Oblatuen zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Oblatuen zubia
Oblaten zubia1. Iruñea, Euskal Herria.JPG
Oblatuen zubiaren ikuspegi orokorra.
Kokapena
Herrialdea  EH
Lurraldea  Nafarroa
Herria Iruñea
Helbidea Arrotxapea eta Trinitarioak
Arkitektura
Garaia 1992

Oblatuen zubia (gaztelaniaz Puente de las Oblatas) Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen zubi bat da. Arrotxapea auzoko Antso Abarka plaza edo errotonda eta Arrotxapea eta Trinitarioak auzoko Gipuzkoa etorbidearen artean kokatua dago, hain zuzen ere zubia bera Otsagabia kaleak zeharkatzen du.

Izena bertan dagoen Oblatuen egoitzari zor dio.

1992ko Sevillako Nazioarteko Erakusketako La Barqueta zubiaren ideia hartuz zubi hau eraiki zuten. Hiriaren antolamenduan funtsezko garrantzia du; izan ere, Arrotxapea, Iruñeko Alde Zaharra eta mendebaldeko auzoak (Donibane eta Mendebaldea) lotzeko bidea irekitzen baitu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oblatuen zubia Aldatu lotura Wikidatan