Iruñeko Gotzain Jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gotzain Jauregia
Pamplona - Palacio Arzobispal 5.jpg
Gotzain Jauregiaren ikuspegia Santa Maria Erreala plazatik ikusita.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Santa Maria Erreala plaza,
Alde Zaharra
Koordenatuak 42° 49′ 05″ N, 1° 38′ 39″ W / 42.818°N,1.64421°W / 42.818; -1.64421Koordenatuak: 42° 49′ 05″ N, 1° 38′ 39″ W / 42.818°N,1.64421°W / 42.818; -1.64421
Historia eta erabilera
Irekiera 1732
Arkitektura

Gotzain Jauregia Iruñeko Alde Zaharrean dagoen XVIII. mendeko jauregi barroko bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Maria Erreala plazan dago, Iruñeko katedralarekin parez-pare, Iruñeko harresien mendebaldeko hormaren eta haren pasabidea den Barbazan Apezpikuaren ingurubidearen alboan.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Iruñea bisigodoen garaitik gotzainen egoitza izan, Iruñeko gotzainak eraikin hau eraiki aurretik ez zuen bere berezko egoitzik izan. Nafarroako erregeek gotzainari San Pedroko Errege Jauregia utzi zioten, baina hika-mika luzeen ondoren XV. mendean itzuli beharra izan zuten. Ordutik aurrera eta eraikin hau eraiki arte gotzaina hainbat etxaldetan bizi behar izan zuen.

ERaikuntza lanak 1732an hasi eta 1736an amaitu ziren. Iruindar barroko eraikin edo lan nagusienetakoa da. Bere atari nagusia Santa Maria la Real plazan dago. Eraikina Erriberako jauntxoen egoitzen estilokoa da, behealdeko eta tarteko solairuetan harlanduzko oinaldea du, begibistako adreiluz jarraitua, teilatu-hegala arkudun areto batez koroatua dagoelarik. Solairu nobleak balkoi irtenak ditu.

Portada edo atariak protagonismo handia izanik, erdigunea adierazten du. Miguel Goienetak erretaula txiki baten itxuraz diseinatu zuen, bertan San Ferminen irudi bat dagoelarik. Konposizioa aldameneko aurrealdean ere errepikatzen da.

1973an eraikinaren zaharnerritzea egin zen, betiere jatorriko barnealdea bere hartan mantenduz.

Erdi Aroan gaur egun plaza dagoen lekuan Judutegia zegoen, gune honetan sinagoga kokatua zegoelarik. XVI. mendean Mesedetako ordenak leku honetan bertan 1945. urterarte mantendu zen konbentu berri bat eraiki zuten, konbentua eraitsi zenean gaur egungo Santa Maria la Real plaza bilakatuz.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iruñeko Gotzain Jauregia
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea