Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua
Pamplona - Convento de los Capuchinos Extramuros 5.jpg
Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua aurrealdea.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Errotazar kalea, 42, 1
Arrotxapea
Koordenatuak 42° 49′ 50″ N, 1° 38′ 25″ W / 42.83068056°N,1.64039444°W / 42.83068056; -1.64039444Koordenatuak: 42° 49′ 50″ N, 1° 38′ 25″ W / 42.83068056°N,1.64039444°W / 42.83068056; -1.64039444
Historia eta erabilera
Irekiera1606
Arkitektura

Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua edo San Pedro parrokia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen kaputxinoen ordenako fraideen komentu eta eliza bat da.

Hiri honetan kaputxinoen ordenak duen bi elizetako bat da, bestea Bigarren Zabalgunean dagoen San Antonio eliza da.

Alboan Adoaingo Aita Estebanen monumentua (1980, Jose Ulibarrena) du, Esteban Adoain (1828-1880) nafar misiolari kaputxinoaren omenezko egina.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arga ibaiaren ertzean dago, Marcelo Zelaieta etorbidea, Errotazar kalea, Ostoki kalea eta Atarrabia etorbideak bat giten duten biribilgunean, hain zuzen ere, Iruñeko Arrotxapea eta Txantrea auzoen eta Antsoain udalerriaren arteko mugan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena 1606n komentua hirigunetik kanpo eta Iruñeko harresietatik haratagoko lursailean eraiki izanari zor dio. Mendie luzez Gabriel Amasa Patronatuak kudeatu zuen.

XX. mendearen lehen erdian eremuaren urbanizazio eta etxebizitzen eraikitzearekin batera komentuak bere baratza ederra galdu zuen. 1951ko apirilaren 17an ordurarteko komentuko fraideen eliza zena auzotarrentzako San Pedro parrokia bilakatu zen.

1998-2000 artean eraikina zaharberritua izan zen. 1999ko maiatzaren 26an eraldaketa sakonen ondoren Nafarroako Gobernuak jabetza Probintziari eman zion.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua