Iruñeko autobus geltokia
| Iruñea | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Helbidea | Yanguas Miranda kalea, 2; 31002 |
| Udalerria | Iruñea, |
| Geltokiaren datuak | |
| Irekiera | 2007ko azaroaren 9a |
| Irisgarria | |
| Aldageltokia | |
| Nasak | 28 |
| Jabea | Iruñeko Autobus Geltokia, ABE |
| Eragileak | zerrenda ikusi |
| Garraio zerbitzuak | |
| NBus | zerrenda ikusi |
| Araba Bus | |
Iruñea Euskal Herriko Nafarroa Garaiko autobus geltoki bat da, Iruñea udalerriko Bigarren Zabalgunean kokatuta dagoena.
Geltokia 2007ko azaroaren 9an ireki zen, autobus geltoki zaharra ordezkatuz.[1]
Egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yanguas Miranda kalean dago, Iruñeko Bigarren Zabalgunean eta Iruñeko Ziudadelaren alboan. BI sarrera ditu, bat Bakearen plazan eta beste bat Nafarroako Foruen plazan.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltoki zaharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñeko autobus geltoki zaharra, Oliveto kondearen etorbidea kokatzen zen. 1930eko hamarkadan eraikia, Espainia mailan autobusak eta autobusean joateko txartelak ateratzeko txarteldegiak eraikin berean bildu zituen lehen hiria izan zen Iruñea. Geltokia altxatu zen orubeak 4.900 metro karratu zituen guztira, eta geltokiaren eraikuntza errentagarria egiteko, etxebizitzak altxatu ziren orubearen alboetan. Horrela, autobus geltokia, orubearen erdigunean eraiki zen, etxebizitzen utzitako patioan alegia.
Geltokiaren eraikuntzan 175.000 pezeta gastatu ziren, eta 1934ko azaroaren 17an zabaldu zuten.
Geltoki berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkada hasieran Iruñeko udalak geltoki berri baterako proiektuaren prestaketa hasi zuen, eta ideia lehiaketa bat antolatu zuen, Yanguas eta Miranda kalean eraiki beharko zen geltoki berrirako diseinua aukeratu nahiean. 2004ean lehiaketa hartan irabazle irtendako proiektuaren behin betiko diseinua erabaki zen. Eraikitze lanak 2005. urteko uztailaren 20ean hasi ziren. Geltokiaren diseinuaren proiektua 2006ko martxoan aldatu behar izan zuten, orubean aurkituriko aztarna arkeologikoak zirela eta.
Proiektuaren azken aldaketa horrek, geltokiaren eraikuntza garestitu zuen eta guztira 38 milioi euroko inbertsioa egingo da. Guztira lurpeko hiru solairu eraikiko dira. Lurpeko bi solairu, autobus geltokiaren ihardueretarako izango dira, hau da, autobusen joan-etorrietarako. Hirugarren solairuan, autoentzako aparkaleku bat egokituko da, guztira 598 kotxerentzako edukiera duena. 2006ko martxoan proiektua aldatzean, aparkalekua handitu zen.
Geltokia 2007ko azaroaren 9an inauguratu zen. Geltokia Azysa eraikuntza enpresa nafarrak eraiki du.
Geltokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurpeko geltoki berriak guztira hiru solairu dauzka. Kanpoaldean lurpean geltoki bat dagoela adierazten duen bakarra, autobus eta kotxeen sartu irtenerako eraiki den arrapal da. 35 000 metro karratuko gune berdeen azpian eraikia, geltokiak 28 autobusentzako nasak dauzka (behar izanez gero beste 24 autobusentzako tokia dagoelarik). Autobusentzako dartsena honen berezitasun nagusia daukan forma biribila da.
Geltokiak dituen baliabideen artean, aire girotudun itxaron gela, eta bidaitxartelak ateratzeko 18 leihatila, informazio bulegoa, autobusen joan-etorria adierazten duten pantaila elektronikoak, kontsigna automatikoa eta taxi eta autoentzako lurpeko aparkalekua dira aipagarri. Horrez gain, geltokiarekin batera, merkatal-gune txiki bat eraiki da, guztira 18 denda eta bi jatetxerekin, merkatal-gune honek sarbide zuzena dauka kanpoaldetik.
Geltokiak trafikoa kontrolatzeko zentrua dauka, segurtasun kamerak eta segurtasun arduradunak eguneko 24 orduetan, orain arte geltoki zaharrean gertatu ez bezala. Lurpeko aparkalekuak 17 000 metro karratuko azalera dauka, eta guztira 400 kotxerentzako edukiera dago. Kanpoaldea eta aparkalekua (-3 solairuan kokatua) zuzenean komunikatzen dituen igogailu bat eraiki da.
Eragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltokiak 18 eragilearen zerbitzu erregularrak hartzen ditu. Hauek dira:
Konpainiak eta Helmugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Hiriarteko Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Araba Bus
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Bertzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 15-16. nasak
- Itxaron-gela
- 7-8. nasak
- Kafetegia
- 19-20. nasak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Gasteizek "merezi duen autobus geltokia" du azkenean» El Correo 2015-03-12 (kontsulta data: 2021-08-08).
- ↑ «Autocares Artieda Pamplona y Navarra alquiler autobuses» www.autocaresartieda.com (kontsulta data: 2020-04-12).
- ↑ «Autocares Artieda Pamplona y Navarra alquiler autobuses» www.autocaresartieda.com (kontsulta data: 2020-04-12).
- ↑ «Estaciones y puntos de venta | Bilman Bus» web.bilmanbus.es (kontsulta data: 2020-04-10).
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 «Conda S.A. - Disfruta de tu viaje todo irá sobre ruedas» www.conda.es (kontsulta data: 2020-04-12).
- ↑ «Línea Eibar-Pamplona» www.edsa.es (kontsulta data: 2020-04-12).
- 1 2 «Autobuses Elizondo - Pamplona - San Sebastián» www.labaztanesa.com (kontsulta data: 2020-04-12).
- 1 2 3 4 5 6 7 8 Bidaiarien zerbitzura -. (kontsulta data: 2020-04-12).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Rutas Regulares - LA ESTELLESA» www.laestellesa.com (kontsulta data: 2020-04-12).
- ↑ «Iruñeko Autobus Geltokia - LA MUGUIROARRA, S.A.» www.estaciondeautobusesdepamplona.com (kontsulta data: 2020-04-12).
- 1 2 «autobuses la pamplonesa - HORARIOS LINEAS REGULARES» www.lapamplonesa.com (kontsulta data: 2020-04-10).
- ↑ «Iruñeko Autobus Geltokia - LA TAFALLESA, S.A.» www.estaciondeautobusesdepamplona.com (kontsulta data: 2020-04-12).
- 1 2 «Iruñeko Autobus Geltokia - LA VELOZ SANGÜESINA. S.A.» www.estaciondeautobusesdepamplona.com (kontsulta data: 2020-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «ORDUTEGIAK» autobusesleizaran (kontsulta data: 2020-04-12).
- 1 2 (Gaztelaniaz) plmadmin. «Rutas» PLM Autocares (kontsulta data: 2020-04-12).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Monbus. «Mapa Rutas autobús - Compra billetes online» Monbus (kontsulta data: 2020-04-12).
- ↑ «Пътуване във вашата посока | Union Ivkoni» es.union-ivkoni.com (kontsulta data: 2022-03-27).


