Iruñeko autobus geltoki zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Iruñeko autobus geltoki zaharra
Geltoki zaharra.jpg
Iruñeko autobus geltoki zaharra 2007. urtean.
Kokapena
Herrialdea  EH
Lurraldea  Nafarroa
Herria Iruñea
Helbidea Oliveto kondearen etorbidea, 6, behe solairua
Iruñeko Bigarren Zabalgunea
Arkitektura
Garaia 1934ko azaroaren 17a - 2007ko azaroaren 9a

Iruñeko autobus geltoki zaharra Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eraikin bat da. 2007an Iruñeko autobus geltoki berriak ordezkatu zuen arren, gaur egun eraikinaren barnean plaza publiko bat dago eta urtean zehar hainbat kutur jarduera, erakusketa eta erakustazoken kokalekua da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Bigarren Zabalgunean dago, Oliveto kondearen etorbidearen 6. zenbakiko behe solairuan eta Bakearen plazaren parean. Oliveto kondearen etorbidea, Tutera kalea, Gartzea Semenez kalea eta Yanguas Miranda kalearen artean.

Sarbide bat Oliveto kondearen etorbidetik du eta bestea Tutera kaletik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko autobus geltokia»

1934ko azaroaren 17an inauguratu zen. Iruindar eta nafar ugariren bihotzean dagoeneta oroitzapen sakon eta onak dakarzkien eraikina da, autoak urri ziren garaian, nafar eta bisitari ugariren hiribururako sarbide eta irtenbide nagusia baitzen.

2007an hurbil dagoen Iruñeko autobus geltoki berriak ordezkatu zuen eta eraikinari beste erabilera berriak eman zitzaiozkion.

Gaur egun bertan urtero eta negu eta Eguberri denboraldian izotz-lerratoki bat ipini ohi dute.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haurgunea (erdialdeko geralekua): jolasak, jokuak, kolunpioak eta 2 solairuko autobus erraldoia, bai eta kale-elementuak ere (iturriak. eserlekuak, txirrindu-aparkalekua, zaborrontziak eta babes-barandilak). 3-12 urteko haurreri zuzendua.
  • Gaztegunea (Gartzea Semenez kaletik hurbilena dagoen geralekua): hiru metroko errokodromoa, pong pongeko hiru mahai. bi futbolin eta xake nahiz jokoanitzetan jolasteko hiru mahai, bai eta kale-elementuak ere (eserlekuak, txirrindu-aparkalekuak eta zaborrontziak). 12 urtetik gorako gaztetxoei zuzendua.
  • Gune publikoa eta aisialdi eremua (Oliveto kondearen etorbidetik hurbilena dagoen geralekua): 1.500 m2-ko azalera duen plaza publikoa eta aisialdi. atseden eta biltoki eremua, lau zuhaitz. Lau zuhaitz, 80 eserleku, 50 lorategi txiki, 8 zaborrontzi eta doaineko wifigunea ditu.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997ko Montxo Armendariz nafarrak zuzendutako Bihotz ondoko sekretuak ("Secretos del corazón") filma ospetsuko autobus geltokiaren eszena hementxe filmatu zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]