Edukira joan

Saturnoren sateliteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saturnoren satelite» orritik birbideratua)
1980ko azaroan Voyager zundek Saturno bisitatu zutenean ateratako argazkiak oinarri hartuta sortutako fotomuntatzea. Aurrean ikusi dezakegun satelitea Dione da, atzean eraztunekin Saturno dugu eta honen gainean ikusi dezakegun satelitea Titan da. Ezkerretik eskuinera, gutxi gorabehera Saturnoren eraztunen pareko sateliteak Mimas, Tetis, Entzelado eta Rea dira.

Saturno eraztunengatik ezaguna izateaz gain, satelite kopuru oso handia du eta hauetariko batzuk eguzki-sistemako handienetakoak eta berezienetakoak dira. Horren adibide dugu Titan satelitea, eguzki-sisteman ez baitago beste sateliterik atmosfera hain sendo batekin. Saturnoren sateliteak oso desberdinak dira, horregatik esan dezakegu orbita-dinamika ulertzeko adibide oso egokiak dituela, besteak beste, satelite koorbitalak, satelite troiarrak eta artzain-sateliteak ditu. Gainera, satelite batzuk elkarren arteko erresonantzietan kokaturik daude.

Espazioa ikertzen hasi baino lehenago Saturnoren hainbat satelite ezagutu izan dira, Mimas, Entzelado, Tetis, Dione, Rea, Titan, Hiperion, Japeto eta Febe dira horiek.

2004ean 12 satelite berri aurkitu ziren, beraien orbiten arabera, gorputz handiegoetatik puskatutako zatiak dira eta beranduago, Saturnok harrapatuak. Cassini-Huygens misioak satelite hauen izatea egiaztatu du, aipatzekoa da, beste hainbat satelite berri aurkitu direla zunda honi esker.

2013ko apirilaren 15ean Cassini-Huygens misioak Saturnoren kanpoaldeko eraztunetan perturbazioak atzeman zituen, duela gutxi jakin zen satelite berri bat sortzen ari dela gune horietan, kilometro erdi bat baino gutxiago neurtzen duen gorputz txikiari Peggy izena jarri zaio.

Satelite-taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saturnoren sateliteak hainbat taldeetan banatu daitezke.

  • Titan: planeten tamaina (Merkurio baino handiagoa da) duen Saturnoren sateliterik handiena. Atmosfera lodi bat du. Astronomiaren afizionatuei disko ikusgarri bat erakusteko gai den Saturnoren satelite bakarra da, horretarako 200 mm-ko diametroa baino handiagoa duen eta 300 handipen baino gehiago dituen teleskopio bat behar da, hala ere, unerik egokienetan ere 0,88 segundu sexagesimal baino ez ditu neurtzen.
  • Satelite ertain izoztuak: teleskopioekin egindako behaketen bidez aurkitu diren satelite guzti hauek tamaina ertainekoak dira, denak ere izoztutako lurrazalak dituzte eta kraterrez josita daude. Talde hau osatzen duten sateliteak hurrenak dira: Mimas, Entzelado, Tetis, Dione, Rea, Hiperion eta Japeto.
  • Eraztunetako sateliteak: Saturnoren eraztunen barnean orbitatzen duten satelite txikiak, honek, eraztunen artean materialik gabeko guneak sortzen ditu. Hauen adibide nagusia Pan satelitea da, Encke banaketa sortzen laguntzen duelako. Beste satelite txiki bat, Dafne (S/2005 S 1), Keeler banaketa sortzearen arduraduna da.
  • Artzain-sateliteak: satelite hauek eraztunetatik hurbil orbitatzen dute, beraz, hauek modelatzearen eta forma ematearen arduradunak dira. Adibidez, Prometeo eta Pandora sateliteek F eraztuna modelatzen laguntzen dute.
  • Troiar sateliteak: satelite hauek Saturnorekiko distantzia berdinean orbitatzen dute, baina satelite handi batengandik 60 o aurrera edo atzera. Mota honetako sateliteen adibide gisa Telesto eta Kalipso jar ditzazkegu, Tetis, Helena eta Polideuzesen (duela gutxi Cassini-Huygens misioak aurkitua) troiar sateliteak direlako. Baina hiru hauek aldi berean Dioneren troiar sateliteak dira.
  • Satelite koorbitalak: orbita berdina partekatzen duten sateliteak dira, Jano eta Epimeteo adibidez. Bi satelite hauen aurkikuntzan eragin handia izan zuen orbita berdina partekatzeak, izan ere, betidanik nahastu izan dira, satelite bakarra zirela pentsatu zutelako. Aipatzekoa da, satelite hauek orbita-dinamikan berezitasun bat dutela, hartu-eman kasu arraro batek elkarren arteko talka sahiesten duelako.
  • Satelite irregularrak: satelite-talde hau da ugariena, mota honetako satelite gehienak txikiak dira (diametro txikikoak) etaa Saturnotik oso urruti orbitatu ohi dute. Hala ere, talde honetan ere bada kide bat tamaina handiagoa duena, Febe dugu hori. Familia hau ere beste "azpifamilietan" edo talde txikiagoetan sailkatu daiteke, hala nola, Inuit taldean, Eskandinaviar taldean edo Galiar taldean.
  • Barnealdeko satelite txikiak: talde honetako sateliteek Mimas eta Entzeladoren artean zein Methone eta Palleneren artean orbitatzen dute. Cassini-Huygens misioak aurkitu zituen duela gutxi. Azkeneko ikerketei esker, jakin al izan dugu satelite hauetatik batzuek beraien inguruan eraztunen uztaiak dituztela orbitan, adibidez, Anthek eta Methonek. Eraztun hauen jatorria satelite horietan gertatu ziren meteoritoen talketan egon daiteke.

Sateliteen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tetis eta Jano
Tetis, Saturnoren eraztunak atzean dituela.
Hubble espazio-teleskopioak ateratako argazki honetan Saturnoren lau ilargi, aldi berean, planetaren aurretik igarotzen ikus ditzakegu.
Saturnoren sateliteen masa erlatiboak ageri dira grafiko honetan. Eskala honetan ikusezinak dira Mimasen eta gainerako satelite txikien masak.
Entzeladoko "tigre-markak".
Saturnoren lau satelite ikus daitezke Cassini zundak ateratako argazki honetan: Titan (handiena), Dione (atzekaldean), Prometeo (eraztunen azpian) eta Telesto (erdialdetik gora).
Dafne, Keelerren arrailean.
Saturnoren hiru satelite ilgoran: Titan, Mimas eta Rea.
Japetoren ekuatore-gandorra.
Saturno (distira handiko objektua) eta bere hainbat satelite. Ezkerretik eskuinera ikusita, Japeto, Titan, Dione, Hiperion eta Rea ditugu. 12.5 hazbeteko teleskopio batekin ikusita.

Jarraian Saturnoren sateliteen zerrenda. Saturnoren satelite nagusien ilarak urdin argiz koloreztatu dira eta Titan satelitearen ilara urdin ilunez. Zerrenda honetan gorriz, laranjaz eta more argiz koloreztatu dira, hurrenez hurren, Inuit taldeko, Galiar taldeko eta Eskandinaviar taldeko sateliteak.

Saturnoren bost satelite ikusi ditzakegu Cassinik ateratako argazki honetan. Urruti eta ezkerrera dagoen satelitea Jano da, Pandora F eraztunean orbitatzen dago, irudiaren erdialdean. Aipatutako eraztunaren gaineko argizagi distiratsua Entzelado da. Rea satelitea ez dugu osorik ikusten irudian, eskuinean moztuta dagoelako eta honen alboan, ia itsatsita Mimas ikus dezakegu.
Saturnoren sateliteak
Izena Irudia Diametroa (km) Masa (x1015 kg) Orbita-periodoa

(egunak)

Aurkitzailea Urtea
S/2009 S 1 ≈ 0,3 < 0.0001 ≈ 0.47 Cassini 2009
Pan 28.2±2.6 4.95±0.75 0.575 Mark R. Showalter 1990
Dafne 7.6±1.6 0.084±0.012 0.594 Cassini 2005
Atlas 30.2±1.8 6.6±0.045 0,602 Voyager 2 1980
Prometeo 86.2±5.4 159.5±1.5 0.613 Voyager 2 1980
Pandora 81.4±3.0 137.1±1.9 0.628 Voyager 2 1980
Epimeteo 116.2±3.6 526.6±0.6 0.694 J. Fountain eta

S. Larson

1977
Jano 179.0±2.8 1897.5±0.6 0.694 A. Dollfus 1966
Aegaeon ≈ 0.5 ≈ 0.0001 0.808 Cassini 2008
Mimas 396.4±0.8 37493±31 0.942 W. Herschel 1789
Methone 3.2±1.2 ≈ 0.02 1.009 Cassini 2004
Anthe 1.8 ≈ 0.0015 1.050 Cassini 2007
Pallene 5.0±1.2 ≈ 0.05 1.153 Cassini 2004
Entzelado 504.2±0.4 108022±101 1.370 W. Herschel 1789
Tetis 1062±1.2 617 449±132 1.887 G. Cassini 1684
Telesto 24.8±0.8 ≈ 9.41 1.887 B. Smith,

H. Reitsema,

S. Larson, eta J. Fountain

1980
Kalipso 21.4±1.4 ≈ 6.3 1.887 D. Pascu,

P. Seidelmann,

W. Baum, eta D. Currie

1980
Dione 1122.8±0.8 1 095 452±168 2.736 G. Cassini 1684
Helena 35.2±0.8 ≈ 24.46 2.736 P. Laques eta J. Lecacheux 1980
Polideuzes 2.6±0.8 ≈ 0.03 2.736 Cassini 2004
Rea 1527.0±1.2 2 306 518±353 4.518 G. Cassini 1672
Titan 5149 134 520 000±20 000 15.945 C. Huygens 1655
Hiperion 270±8 5620±50 21.276 W. Bond

G. Bond

W. Lassell

1848
Japeto 1468.6±5.6 1 805 635±375 79.321 G. Cassini 1671
Kiviuq ≈ 16 ≈ 2.79 448.16 B. Gladman, J. Kavelaars. 2000
Ijiraq ≈ 12 ≈ 1.18 451.77 B. Gladman, J. Kavelaars, 2000
Febe 213.0±1.4 8292±10 −545.09 W. Pickering 1899
Paaliaq ≈ 22 ≈ 7.25 692.98 B. Gladman, J. Kavelaars, 2000
Skathi ≈ 8 ≈ 0.35 −732.52 B. Gladman, J. Kavelaars, 2000
Albiorix ≈ 32 ≈ 22.3 774.58 M. Holman 2000
S/2007 S 2 ≈ 6 ≈ 0.15 −792.96 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna, B. Marsden

2007
Bebhionn ≈ 6 ≈ 0.15 838.77 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2004
Erriapo ≈ 10 ≈ 0.68 844.89 B. Gladman, J. Kavelaars,

etab.

2000
Skoll ≈ 6 ≈ 0.15 −862.37 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2006
Siarnaq ≈ 40 ≈ 43.5 884.88 B. Gladman, J. Kavelaars,

etab.

2000
Tarqeq ≈ 7 ≈ 0.23 894.86 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2007
S/2004 S 13 ≈ 6 ≈ 0.15 −905.85 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2004
Greip ≈ 6 ≈ 0.15 −906.56 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2006
Hyrrokkin ≈ 8 ≈ 0.35 −914.29 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2006
Jarnsaxa ≈ 6 ≈ 0.15 −943.78 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2006
Tarvos ≈ 15 ≈ 2.3 944.23 B. Gladman, J. Kavelaars,

et al.

2000
Mundilfari ≈ 7 ≈ 0.23 −956.70 B. Gladman, J. Kavelaars,

et al.

2000
S/2006 S 1 ≈ 6 ≈ 0.15 −972.41 S. Sheppard, D.C. Jewitt,

J. Kleyna

2006
S/2004 S 17 ≈ 4 ≈ 0.05 −985.45 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2004
Bergelmir ≈ 6 ≈ 0.15 −985.83 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2004
Narvi ≈ 7 ≈ 0.23 −1008.45 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2003
Suttungr ≈ 7 ≈ 0.23 −1022.82 B. Gladman, J. Kavelaars,

et al.

2000
Hati ≈ 6 ≈ 0.15 −1033.05 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2004
S/2004 S 12 ≈ 5 ≈ 0.09 −1048.54 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2004
Farbauti ≈ 5 ≈ 0.09 −1054.78 S. Sheppard, D. Jewitt,

J. Kleyna

2004
Thrymr ≈ 7 ≈ 0.23 −1078.09 B. Gladman, J. Kavelaars, etab. 2000
Aegir ≈ 6 ≈ 0.15 −1094.46 S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna 2004
S/2007 S 3 ≈ 5 ≈ 0.09 ≈ −1100 S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna 2007
Bestla ≈ 7 ≈ 0.23 −1101.45 S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna 2004
S/2004 S 7 ≈ 6 ≈ 0.15 −1101.99 S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna 2004
S/2006 S 3 ≈ 6 ≈ 0.15 −1142.37 S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna 2006
Fenrir ≈ 4 ≈ 0.05 −1212.53 S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna 2004
Surtur ≈ 6 ≈ 0.15 −1242.36 S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna 2006
Kari ≈ 7 ≈ 0.23 −1245.06 S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna 2006
Ymir ≈ 18 ≈ 3.97 −1254.15 B. Gladman, J. Kavelaars, etab. 2000
Loge ≈ 6 ≈ 0.15 −1300.95 S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna 2006
Fornjot ≈ 6 ≈ 0.15 −1432.16 S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna 2004

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]