Bardeetako natura parkea
| Bardeetako natura parkea | |
|---|---|
|
Parkearen ikuspegia |
|
| Kokapena | Tuterako eta Erriberriko merindadeak |
| Azalera | 392,74 km² |
| Izendapena | Biosfera erreserba |
| Sorrera | 1999ko apirilaren 6 |
| Webgunea | www.bardenasreales.es |
Bardeetako Natura Parkea edo Errege Bardeak (gaztelaniaz Bardenas Reales) Nafarroako hego-ekialdean dagoen eremua da. Tuterako merindadean dago kokatuta, ekialdean Zaragozako probintzia daukala eta iparraldean Erriberriko merindadea. Bertan ez dago herrigunerik.
41.845 hektareako eremua hartzen du, 45 km iparraldetik hegoaldera eta 24 km mendebaldetik ekialdera. Lurra buztin, igeltso eta hareharrizkoak dira eta higadura handia jasan dute urak eta ziertzo haizeak sortuak. Horrela, geologia itxura harrigarriak eratu dira, hala nola amildegi, goi ordoki eta muinoburu bakanduak. Bertan landaredia urria da.
1999an Parke Natural izendatu zuten eta, 2000an, UNESCOk Biosfera erreserba. Bardea Zuria eta Bardea Beltza bi zonalde nagusiak dira.
Eremu honetan Santxikorrota izeneko gazteluaren hondakinak daude.
Eduki-taula |
Toponimia [aldatu]
Eremu honetako muinoen (cabezos) edo bestelako izenak dira Alfarillo, Angarillones, Balcón de Pilatos, Bandera, Blanca, Cabezo del Águila, Cabezo Lobo, Cabezo Mocho, Caldero, Cornialto, Cortinas, El Abejar, La Estroza, Plano, Ralla, Rallón, Rincón del Bu, Tres Hermanos, Tres Montes, Trilluelos, Negra y sus Caídas eta Omias edo Umbrías.
Euskarazko izenak ditugu bestela Belcho, Cruceta, Landazuria eta Pisquerra, Zaraitzu eta Erronkariko ibarretik mendeetan zehar joandako artzainek utzitako aztarnak direlarik.
Bardeetako komunitatea [aldatu]
1705ean Filipe V.a Espainiakoak ahalbidetu zuen Comunidad de Congozantes delakoa sortzea, eremuaz baliatzeko herrien komunitatea alegia. 1820an lehenengo araubideak egin zituzten, eta azkenak 1961ekoak dira, gero horien aldaketak egon diren arren.
Komunitatea 22 udalerri edo kontzeju hauek osatzen dute gaur egun: Tutera, Arguedas, Valtierra, Cadreita, Erronkariko ibarra, Zaraitzuko ibarra, Caparroso, Zarrakaztelu, Buñuel, Cabanillas, Melida, Alesbes, Olibako monasterioa, Corella, Milagro, Fustiñana, Santakara, Cortes, Martzilla, Peralta, Funes eta Faltzes.
Argazki galeria [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Bardeetako natura parkea
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Frantsesez) Webgune ez ofiziala
- (Gaztelaniaz) Bardeetako historia