Claude Simon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claude Simon, 1967

Claude Simon (simɔ̃ ahoskatua; Antananarivo, Madagaskar, 1913ko urriaren 10a - Paris, 2005eko uztailaren 6a) frantziar idazlea izan zen, 1985ean Literaturako Nobel Saria jaso zuena. Simonen obra nouveau roman izeneko joeraren barnean sailkatu izan da. Gutxi zehazturiko pertsonaietatik abiatuz, eta itxuraz garrantzi handiko ez diruditen gaiak ukituz, Claude Simonen eleberriek errealitatea bere joritasunean hautematea zuten helburu; hartarako, ohiko gramatika-denborak aldatzen saiatzen da eta esaldi luzeak eta parentesiz josiak, deskripzio zehatzak edo zatikako analisi psikologikoak zituztenak, erabiltzen zituen. La route des Flandres (1960, Flandesko bidea) lanean egile horrek eleberriaz zuen ikuspegia adierazten du. Claude Simonen beste zenbait obra: Histoire (1960, Historia); Le Palace (1962); La Bataille de Pharsale (1969, Farsaliako bataila); Le Corps conducteurs (1971, Gorputz eroaleak); Tryptique (1972, Triptikoa).

Lanak

  • Le Tricheur, 1945
  • La Corde Raide, 1947
  • Gulliver, 1952
  • Le Sacre du printemps, 1954
  • Le vent, 1957
  • L'Herbe, 1958
  • La Route des Flandres, 1960
  • Le Palace, 1962
  • La Separation, 1963
  • Histoire, 1967
  • La Bataille de Pharsale, 1969
  • Orion aveugle, 1970
  • Les Corps conducteurs, 1971
  • Triptyque, 1973
  • Leçon de choses, 1975
  • Les Géorgiques, 1981
  • Femmes, 1984
  • La Chevelure de Bérénice, 1984
  • Discours de Stockholm, 1986
  • L'Invitation, 1987
  • Album d'un amateur, 1988
  • L'Acacia, 1989
  • Le jardin des plantes, 1997
  • Le tramway, 2001

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claude Simon Aldatu lotura Wikidatan