Günter Grass

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Günter Grass

Günter Wilhelm Grass (Danzig, Alemania —gaur egun, Gdańsk, Polonia1927ko urriaren 16a) alemanezko idazlea da. Nazioarteko sari ugari jaso du, eta 1999an gorena, Literaturako Nobel saria.

Günter Grassen jaiotetxea, Gdańsk hirian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945ean kontzentrazio-esparru batetik atera zuten. Eskultura eta arte grafikoak ikasi zituen. 47ko taldea delakoaren kide zen.

Die Blechtrommel (1959, Latorrizko danborra), Katz und Maus (1961, Katua eta Arratoia) eta Hundejahre (1963, Zakur urteak) eleberriekin hasi zen ezaguna egiten. Bertan, bere gazte sasoiko Danzig (gaur egungo Gdańsk) hiriko gizarte burges txikiaren deskripzio karikaturazkoa egiten du. Nazismoaren erru-kezkak azaltzen dituzte Grassen idazlanek.

1960tik Berlin du bizileku. Politikan, alderdi sozialistaren inguruan ibili da, eta talde bakezaleetan egin du lan. 1972an Tagebuch einer Schnecke (Barakuilu baten egunerokoa) idatzi zuen, bere jarrera politikoak arrazoitzeko asmoz. Arnas luzeko eleberria da Der Butt (1977, Erreboiloa), eta gizateriaren historia fantastikoa kontatzen da bertan erreboilo baten ikuspuntutik. Mundu ezkor, krudel eta bortxazko bat agertzen du Grassek, hizkera trinko eta sarri barroko baten bidetik. Osaba, osaba eta Sukaldari onak antzerki lanetan nabarmenak dira absurduaren ezaugarriak.

1979an zinemaratu zioten Die Blechtrommel liburua, The Tin Drum izenburuko filmarekin. Lan horrek, Katz und Maus liburuak ("Katua eta Sagua", bere lan euskaratu bakarra) eta Hundejahre liburuak ("Txakur-urteak") osatzen dute Danzigeko Trilogia delakoa, nazismoari eta gerrari buruzkoa, Danzig kultura testuinguru apartean kokatua.

Jarrera kritikoa agertu du Alemaniaren bateratzeari buruz. 1992an Daniel Chodowiecki Fundazioa sortu zuen, poloniar marrazkilari gazteak sustatzeko asmoz, eta bere idazki politikoak bi liburutan bildu zituen: Susmo txarrak (1992), Galeraren diskurtsoa: Alemania batuaren kulturaren gainbeheraz (1993). Azkeneko gai horri berari buruz, Ipuin luzea da eleberria idatzi zuen 1997an. 1999an Letretako Asturias Printzea saria eskuratu zuen, eta Nire mendea, ehun testu, argitaratu zuen. Urte berean Literaturako Nobel saria eman zioten.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Die Blechtrommel (1959) (Latorrizko danborra)
  • Katz und Maus (1961) (Katua eta sagua)
  • Hundejahre (1963) (Txakur-urteak)
  • Örtlich betäubt (1969)
  • Aus dem Tagebuch einer Schnecke (1972) (Marraskilo baten egunkaritik)
  • Der Butt (1979)
  • Das Treffen in Telgte (1979) (Tegte-n topaketa)
  • Kopfgeburten oder Die Deutschen sterben aus (1980)
  • Die Rättin (1986) (Arratoia)
  • Zunge zeigen. Ein Tagebuch in Zeichnungen (1988)
  • Unkenrufe (1992)
  • Ein weites Feld (1995)
  • Mein Jahrhundert (1999) (Nire mendea)
  • Im Krebsgang (2002)
  • Letzte Tänze (2003)

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Günter Grass Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]