Nelly Leonie Sachs
Nelly Leonie Sachs alemaniar dramagilea eta poeta izan zen (Berlin, 1891 - Stockholm, 1970). Suediako hiritar egin zen 1940. urtean, nazismotik ihesi estatu hartan babestu zenean. Selma Lagerlöf idazlearen obrak alemanera itzuli zituen. Judu herriaren literatura-tradizioan oinarritutako poesiak eta dramak idatzi zituen. Obra nagusiak: In der Wohnungen des Todes (1946, Heriotza egoitzetan), Sternverdunkelung (1949, Izar-desagertzeak), Flucht und Verwandlung (1959, Ihesa eta metamorfosia), Neue Gedichte (1961, Olerki berriak), Zeichen im Sand (1962, Idazkiak harean), Verzauberung (1970, Sorginkeria) eta Suche nach Lebenden (1971. urtean argitaratua, Bizirik irtenen bila). 1966. urtean Literaturako Nobel saria irabazi zuen, Samuel Joseph Tchatchkes israeldar idazlearekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.