Johannes Vilhelm Jensen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Johannes Vilhelm Jensen 1944an.

Johannes Vilhelm Jensen (Himmerland, Danimarka, 1873 - Kopenhage, Danimarka, 1950) daniar idazlea izan zen.

[aldatu] Biografia

Medikuntza ikasketak egin zituen Kopenhagen. Hinmerlandsfolk ipuin-bilduma idatzi zuen, bere jaioterrian eta hango biztanleen bizimoduan oinarrituta. Ameriketara egindako bidaietan oinarritu zen Madame d´Ora (1904) idazteko, eta ekialdera egindakoetan Der lange Rjese (1908-1922, Bidaia luzea) lanean.

Historia-gaietako eleberriak ere idatzi zituen (Kongens Fald; 1901, Erregearen gainbehera) besteak beste.

Darwinen teoriaren alde agertu zen eta kristautasunaren aurka. Mitoak asmatu zituen, eta bizitzari eta arteari buruz zituen ideiak agertu zituen haien bidez.

Literaturako Nobel saria jaso zuen 1944an.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak