Salvatore Quasimodo
Wikipedia(e)tik
Salvatore Quasimodo italiar olerkaria eta itzultzailea izan zen (Modica, Sizilia, 1901 - Napoli, 1968). Eskola Hermetikoaren maisuetako bat, eta XX. mendean Italian izan den olerkari handienetakoa. Bere lanetan tristura eta ezkortasuna adierazten ditu. Olerkiak idazteaz gainera, latinez eta grekoz idatzitako olerki asko itzuli zituen. Beste sari batzuen artean Literaturako Nobel saria lortu zuen (1959).
Lan aipagarriak: Acque e terre (1930), Oboe sommerso (1932), Erato e Apollion (1936), Poesie (1938), Ed è subito sera (1942), Giorno dopo giorno (1947), La vita non è sogno (1949), Il falso e il vero verde (1953), La terra impareggiabile (1958), Dare e avere (1966), Lirici greci (1940).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.