Dario Fo
Dario Fo (Sangiano, Varese, Lombardia, 1926ko martxoaren 24a - ), idazle eta antzerkigile italiarra.
Bere lehen antzerki-lan satirikoak kabaret eta areto txikietarako egin zituen. Fanca Rame antzezlearekin ezkondu zen, eta Campagnia Dario Fo-Franca Rame taldea eratu zuten 1959an. Italiako telebistan egindako ikuskizunek eta antzerki-lan umoretsuek fama handia ekarri zioten bikoteari; politika zuten gai nagusia, zorroztasun handiz aztertuta. 1968an Nuova Scena talde berria sortu zuten, Alderdi Komunistarekin harremanak zituena; 1970ean, La Comune antzerki-taldea eratu zuten, eta parkeetan, eskoletan eta leku publikoetan antzerki-emanaldiak eskaini zituzten. Lan nagusien artean: Morte accidentale di un anarchico ("Anarkista baten ustekabeko heriotza") eta Non si paga, non si paga! ("Ez dugu ordainduko, ez dugu ordainduko!"), Clacson, trombette e pernacchi ("Izuaren aurpegia", Xabier Mendiguren Bereziartuk euskarara itzulia).
XX. mendeko antzezle komiko hoberenetako bat izan da, eta antzerki-idazle oparo eta bikainenetako bat. Politika-gaiak erabili ditu batez ere, umore eta ironia handiz. 1997an Literaturako Nobel saria eskuratu zuen.
Eduki-taula |
Bibliografia osoa [aldatu]
- Gli arcangeli non giocano a flipper (1959)
- Aveva due pistole dagli occhi bianchi e neri (1960)
- Isabella, tre caravelle e un cacciaballe (1963)
- Settimo ruba un po' meno (1964)
- La signora è da buttare (1967)
- Mistero buffo (1969)
- Morte accidentale di un anarchico (1970)
- Tutti uniti, tutti insieme, ma scusa quello non è il padrone? (1971)
- Il Fanfani rapito (1973)
- Non si paga, non si paga! (1974)
- Coppia aperta, quasi spalancata (1983)
- Il papa e la strega (1989)
- Johan Padan a la descoverta delle Americhe (1991)
- Il diavolo con le zinne (1997)
- Marino libero, Marino è innocente (1998)
- L'anomalo Bicefalo]] (2003).
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.