Ivan Alekseievitx Bunin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ivan Bunin
Ivan Buninen erretratua

Ivan Alekseievitx Bunin errusiar idazlea, olerkaria, eleberrigilea eta itzultzailea (Voronez, 1870 - Paris, 1953). Errusiako idazleen artean Nobel Saria irabazi zuen lehena (1933). Longfellowen Hiawatha liburua itzultzeagatik Errusiako Akademiaren Pushkin saria irabazi zuen 1903an. Kontakizun laburren idazle ospetsua izan zen. San Franciscoko gizona (1916), Herritxoa (1910), Arseneven bizia (1930). Kritikak eta literatura azterketak ere argitaratu zituen: Tolstoiren askapena, Txejovi buruz. 1917ko iraultzaren ondoren, erbestera alde egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Alekseievitx Bunin Aldatu lotura Wikidatan