Gabriela Mistral
Lucila de María del Perpetuo Socorro Godoy Alcayaga —ezagunagoa Gabriela Mistral goitizenaz— (Vicuña, Coquimbo, Txile, 1889ko apirilaren 7 – Hempstead, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1957ko urtarrilaren 10) txiletar poeta izan zen. Bere burua eusko indiartzat zuen, arbasoen aldetik eusko eta aimara jatorria zuenez.[1] Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen (1945), eta hori lortzen lehendabiziko latinoamerikarra izan zen.
Eduki-taula |
Bizitza[aldatu]
Irakaskuntzaren inguruan murgildurik eman zuen bizitza guztia: nekazari inguruetan irakasle, hasieran, eta erantzukizun handiagoko karguetan, ondoren. Horrela, parte-hartze zuzena izan zuen Mexikoko irakaskuntzaren antolakuntzan. Kontsul izan zen Napolin, Lisboan, Rio de Janeiron eta Los Angelesen, eta zenbait kargu bete zuen Nazioen Erakundean eta Nazio Batuen Erakundean.
Idatzi zituen olerkietan gehien erabiltzen zituen gaiak barne minak, izadia, lana, nekazarien miseria, emakumearen askatasuna eta haurtzaroa dira. Lehen idazlanean, Desolación (1922) olerki liburuan, ageri dira jadanik haren lan osoan aurkitzen diren gaiak, mina eta maitasuna. Gabriela Mistralek idatzi zituen beste poema bilduma aipagarri batzuk Sonetos de la muerte (1914, Heriotzaren hamalaurunak), Ternura (1924), Tala (1938), Selección de la autora (1957), Nubes blancas eta Lugar (1954, Lekua) dira. v 1945ean Literaturako Nobel saria irabazi zuen.
Idazlanak[aldatu]
- Sonetos de la Muerte (1914)
- Desolación (1922)
- Lecturas para Mujeres (1923)
- Ternura (1924)
- Nubes Blancas y Breve Descripción de Chile (1934)
- Tala (1938)
- Antología (1941)
- Lagar (1954)
- Recados Contando a Chile (1957)
- Poema de Chile (1967, hilondokoa)
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Palmira Oyanguren: «Gabriela Mistral Alcayaga: “La India Vasca”», Euskonews & Media, 230. zenbakia, 2003ko azaroa.