Roger Martin du Gard
Wikipedia(e)tik
Roger Martin du Gard (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1881 - Bellême, Frantzia, 1958) frantsesezko idazle, eleberrigile eta drama-idazlea izan zen. Peleografia- eta artxibistika-ikasketak egin zituen. XIX. mendeko naturalismoaren barruan kokatu izan dute kritikariek, bere obretan erakusten duen dokumentaziozaletasunagatik eta errealitate sozialaren analisiagatik. Bere lan nagusia Les Thibaults du, zortzi liburukiz osatutako eleberria. 1937an, Literaturako Nobel saria irabazi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.