Wole Soyinka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wole Soyinka
Wole Soyinka
Datu pertsonalak
Jaio 1934ko uztailaren 13a
Abekouta (Nigeria)

Akinwande Oluwole "Wole" Soyinka (Abekouta, 1934ko uztailaren 13a-) idazle nigeriarra da.

Joruba familia batean hazia, 1957an amaitu zituen ingelesezko literaturaren ikasketak, Leedseko unibertsitatean (Britainia Handia).

1967an, kartzelatu egin zuten, bere herrialdeko gerra zibilean bake prozesua abiatzen saiatzeagatik. Garai hartakoa da Poems from Prison lana. Ia bi urte geroago kaleratu zuten.

Sani Abacha diktadorearen urteetan (1993-1998) erbesteratu behar izan zuen bere burua, AEBetan biziz batik bat. Gaur egun Las Vegas-eko unibertsitatean dabil irakasle.

Hegoafrikako apartheid-aren aurkako mugimenduekin ere bat egin zuen aro latz hartan.

Afrikako antzerkigilerik onentzat jotzen dute adituek. 1986an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen, bere kontinenteko lehenengoa izanda horrelakorik egiten. Eleberriak, olerkiak eta saioak ere landu izan ditu. Ingelesez idatzi ditu bere liburuak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Swamp Dwellers
  • The Lion and the Jewel
  • The Trials of Brother Jero
  • A Dance of the Forests
  • The Strong Breed
  • Before the Blackout
  • Kongi's Harvest
  • The Road
  • The Bachaee of Euripides
  • Madmen and Specialists
  • Camwood on the Leaves
  • Jero's Metamorphosis
  • Death and the King's Horseman
  • Opera Wonyosi
  • Requiem for a Futurologist
  • A Play of Giants
  • A Scourge of Hyacinths (irratirakoa)
  • From Zia, with Love
  • The Beatification of the Area Boy
  • King Baabu

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Interpreters
  • Season of Anomy
  • Aké: The Years of Childhood
  • Isara: A Voyague around essay
  • Ibadan: The Penkelemes Years a memoir 1946-65
  • You Must Set Forth at Dawn
  • Death And The King's Horseman

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A Shuttle in the Crypt edo Poems from Prison
  • Idanre and other poems
  • Mandela's Earth and other poems
  • Ogun Abibiman
  • Samarkand and Other Markets I Have Known
  • Abiku

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Neo-Tarzanism: The Poetics of Pseudo-Transition
  • Art, Dialogue, and Outrage: Essays on Literature and Culture
  • Myth, Literature and the African World

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]