Derek Walcott
Wikipedia(e)tik
Derek Walcott (Santa Luzia, Antilla Txikiak, 1930 -) Antilletako idazlea da.
Biografia [aldatu]
Trinidadeko uhartean hazi zen, eta Jamaikako unibertsitatean egin zituen ikasketak 1950-1954 urteetan. Egungo ingelesezko poeta handienetako bat da (Beste amodio bat; Poema hautatuak, 1964-1977; Omeros, 1990), eta antzerki idazle gisa ere nabarmendu da (Tximinoaren mendiko ametsak, 1972; O Babilonia, 1976; Azken ihauteria, 1989).
Betiere bere afrikartasunari uko egin gabe, Antilletako lurra eta giroa, eta hango biztanleen askotariko jatorria ditu hizpide bere poemetan. Bostongo unibertsitateko literaturako irakaslea da.
Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1992an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.