Erroibarrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erroibarrera
erroiberrara — euskara
Erroibarrera, Hegoaldeko goi nafarreraren barruan
Sailkapena
EuskalkiaNafarrera
Zati-euskalkiaHegoaldeko goi nafarrera
AzpieuskalkiaSortaldeko nafarrera
Kokapena
EskualdeaErroibar,
 Nafarroa Garaia
Egoera
Estatusberehalako desagerpena

Erroibarrera (Erroiberrara) hegoaldeko goi nafarrera euskalkiaren hizkera bat da, Nafarroa Garaiko Erroibar (Erroiberra) ibarreko berezko euskara. Sortaldeko azpieuskalkia barruan dago.

2015ean, 3 erroibarrerazko euskaldun behintzat baziren Zilbetin eta Lintzoainen, baina horietako bat besterik ez zen 50 urtetik beherakoa.

Herriko hizkeraren aztarna anitz dago Erroibarko toponimian, esaera zaharretan eta eguneroko hainbat hitzetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkiko Erroibarrera-Esteribarrera azpieuskalkian.[1] Pedro Irizarren kalkuluen arabera, 1860 eta 1870 artean 2 200 euskaldun inguru egongo ziren Erroiberran, guztiak erroibarrera hiztunak.[2]

1904an, Iruñeko gotzaindegiko Elizaren Gida eta langileen egoeraren arabera, 1904ko irailaren 1ean, Erroibarrera hitz egiten zen Erroibarko herri guztietan, Aurizperritik Urutsara.

Aingeru Irigaraien 1935eko datuek, biztanleriaren datuekin konbinatuta, adierazten dute urte horretan Erroibarko 1 200 euskaldun izango zirela, guztiak ere erroibarrera hiztunak.

1930eko hamarkadan, Erroibarko azpieuskalkiak bere nagusitasuna galdu zuen gaztelaniaren mesedetan, asmo politikoko (Frankismoa) eta izaera ekonomikoko hainbat inguruabar sozialengatik, gaztelaniaren aurrerabidea errazten zutenak. Borondatezko berezko hizkuntzaren galera hori euskaraz hitz egiteko debekuarekin batera gertatu zen. Hala, 1937an erabat debekatu zen bide publikoan euskaraz hitz egitea. Hurrengo urtean, euskara erregistroetatik kanpo uzten da, eta horren atzetik daude auzitegiak, saltokiak, eskritura publikoak, aldizkariak, eskolak, irratiak... Horrela, herri landatarrenetan, edo batzuetan ezta hori ere, euskara familiartera bakarrik baztertuta geratu zen.

Ondorioz, 1970ean beste zenbaketa bat egin ondoren, Erroibarko 120 euskaldun erroibarrera mintzo ziren.[2]

1977an Nere Oroimenak liburua argitaratu zuen Perpetua Saragueta (Mezkiritz, 1905) erroibartarrak. Oso datu etnografiko garrantzitsuak eskaini zituen. Azken urteotan, Orreaga Ibarra hizkuntzalariak euskalkia jasotzen duen hainbat lan plazaratu du.

250 urtetik hona jasaten ari zen euskalduntze-ezaren prozesua 2000ko hamarkadan iritsi zen bere punturik kritikoenera, eta Erroibarren erroibarrera eta euskararen kontserbazio-egoera kritikoa izan zen. 2007an apenas gelditzen zen Erroibarko euskara garbia eman zezakeen euskaldun zaharrik: Lintzoaingo Gabriel Soto, Uretako Santiago Agorreta eta Zilbitiko Luis eta Agustin Iribarren aita-semeak baino ez, segur aski.[3]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroibarrerako banaketa
Gaur egun, herri hauetan erroibarrera hiztunak baino ez direla geratzen kalkulatzen da:

Hala ere, 1870an, hiztunak erregistratu dira ibarra osoan, honako herri hauek barne:

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahoskera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaur egungo euskalki gehienetan bezala, hatxe letrak antzinako euskarako ahoskera hasperenduna galdua du Erroiberran ere, eta ahoskabea da gaur egun.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Prolatiborako atzizkia -tako edo -dako da: neretako (niretzat/niretzako), guretako (guretzat/guretzako), haiendako (haientzat/haientzako), eta abar.
  • Adjektiboetatik sorturiko adizlagunetan, -ki atzizkia izan ohi dute: ongi, hobeki, ederki eta abar.
  • Euskalkiaren arabera -st- ala -rtz- aukeratzea dakarten hitzetan, bigarrena erabiltzen da ipar-esteribarreran: bertze, ortzegun, ortzilere, bortz, ertze...
  • Hainbat hiztunek -(r)eki soziatibo erabiltzen dute: zureki, beaiki (behiarekin)...Hala ere, gehienek "-n"dunak darabiltzate.
  • I eta U-ren ondorengo "a" ia beti "e" bihurtzeko joera dago. Adibidez: lurre, eztie, makile, igen (euskara batuan: «igan, igo»), maztekie, gatu'et («katu bat»)...

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroibarrerak lau aldaera ditu.

Aurizperriko aldaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurizperriko aldaera izen honetako herriak bakarrik osatzen du, bertan erabiltzen diren formak Erroibarko gainontzeko herrietan erabiltzen direnen oso ezberdinak direlako. Forma hauetako batzuek antz handiagoa dute beste azpieuskalkiekin, batez ere Auritz edo Garraldarekin, beste erroibarrera aldaera batzuekin baino.[4]

Kalkuluen arabera, 1870ean 380 hiztun zituen Aurizperriko erroibarrerak, 1935ean 210 eta 1970ean 7. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.

Beste herri batzuetako aldaeretarekin alderatzea
Hegoaldeko goi-nafarrera Behe-nafarrera Iparraldeko goi-nafarrera Lapurtera
Luzaide Aurizperri Aezkoa Elizondo Amaiur Zugarramurdi
daazu
daa
daazie
daate
darazu
dara
darazie
darate
dadazu
dada
dadazie
dadate
datazu
daut
datazue
dadate
datazu
daut
datazue
datate
datazu
dat
dataze
datet
daiztut
daizu
daizugu
daizie
dauzut
dauzu
dauzugu
dauzute
dauzut
dauzu
dauzugu
dauzie
datzut
datzu
datzugu
datzute
datzut
datzu
datzugu
datzute
datzut
datzu
datzugu
datzute

Iparerroibatar aldaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaera honek ondorengo herriak hartzen ditu: Mezkiritz, Ureta, Gerein, Astigerta eta Zilbiti. Azpimarratzekoa da Zilbitin hitz egiten den aldaerak iparesteribartar esteribarrera aldaeraren antz handia duela, horregatik autore batzuek azken erroibarrera hau baztertzen dute. Lintzoain, aldaera honen jarraipen geografikoaren zati den arren, ez da barne hartzen, bere aditz-formak gainontzeko herrietakoetatik arrazoiz aldentzen dituelako, baina ez Aurizperrirenekin bezainbeste.[5]

Kalkuluen arabera, 1935ean 360 hiztun zituen Iparerroibartar erroibarrerak eta 1970ean 60. XXI. mendean, aldaera hauek 3 hiztun ditu: bat Uretan eta bi Zilbitin.

Lintzoaingo aldaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaera hori Lintzoain herriarena bakarrik da, eta, gainera, Erroibarko hiriburua da. Izan ere, erabilitako aditz-formak eta inguruko herrietakoak (Gerein edo Mezkiritz, adibidez) oso bestelakoak dira, eta, beraz, aldaera berezi batean sartu behar dira. Hala ere, alde hori ez da Aurizperriren kasuan bezain handia.[6]

Kalkuluen arabera, 1935ean 150 hiztun zituen Lintzoaingo erroibarrerak (lintzoaindarren %90) eta 1970ean 22. XXI. mendean, aldaera hauek hiztun bakarra ditu.

Hegoerroibartar aldaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaera honek ondorengo herriak hartzen ditu: Erro, Esnotz, Olondiritz, Gurbizar, Urniza, Loitzu, Antxua, Oiaide, Ardaitz, Urutza eta Urutzurdi. Herri hauek, gutxi gora-behera, euren aditz formak partekatzen dituzte, honela, aldaketa gutxiko hizkuntza jarraipen bat osatuz, iparerroibartar aldaerako mailan.

Kalkuluen arabera, 1870ean 700 hiztun zituen Aurizperriko erroibarrerak, 1935ean 360 eta 1970ean 20. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orreaga Ibarrak hainbat urtez jaso zituen erroibarreraren berezko hitz batzuk:[7]

  • abantxu: ia
  • abilkeria: azerikeria
  • agatu: makila batekin eutsi
  • agudo: azkar, arin
  • bizitoria: langile oso
  • erregue: lapurreta
  • galtzuñe: galtzetin lodia
  • iduzkie: eguzki
  • igorri: bidali, igorri
  • ilergie: ilargi
  • itxola: etxola
  • kanposantue: hilerria
  • kapona: zapaburu
  • kozka: kolpe
  • lañue: laino
  • martotsa: lahar
  • nekatu: haserretu
  • pelealdie: borroka
  • potte: harro
  • soñatu: jo
  • tartarro: berritsu
  • txakurtegie: etxea, sutegiak hartzen duen espazioa
  • txitxorra: txingor
  • tzikiroa: ahuntz-ar zikiratua
  • ude: uda
  • ulia: euli
  • xuri: isuri
  • zapukatu: zanpatu

Gainera, herri gehienek erroibarreraz dute izen tradizionala, eta gaur egungoak, euskara batuaz:

Hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkera hori desagertze-egoera aurreratuan dago, 2007an bertako 4 hiztun baino ez baitziren geratzen. Hauxe da hiztun kopuruaren bilakaera historian zehar:

Hiztunak aldaeraren arabera Hiztunak guztira
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
  Aurizperri •   Iparerroibartar •   Lintzoain •   Hegoerroibartar
  Erroibarrera

Azken hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren bidez, hizkera honetako azken hiztunetako batzuk elkarrizketatu ahal izan dira, eremu honetako kulturaren eta hizkuntzaren zenbait alderdi zaindu ahal izateko. Hauek dira erroibarrerako azken euskaldun zaharrak:[8]

  • Francisco Beaumont Oroz (Urniza, 1902-?)
  • Daniela Esain Olondriz (Esnotz, 1903-?)
  • Rafael Urtasun Urtasun (Aurizperri, 1908-?)
  • Marcos Saragueta Zubiri (Mezkiritz, 1909-?)
  • Jose Villanueva Zandueta (Erro, 1911-?)
  • Ana Mari Lusarreta Lusarreta (Ardaitz, 1912-?)
  • Santiago Agorreta Garde (Mezkiritz, 1921-2013)
  • Santiago Presto Sario (Lintzoain, 1926-)
  • Luis Iribarren (Zilbeti, 1928-)
  • Florencio Erro (Aurizperri, 1929-?)
  • Orreaga Iribarren Agorreta (Zilbeti, 1931-?)
  • Agustin Iribarren (Zilbeti, 1971-)

Konparaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intza Aitak, XX. mendearen hasieran, Erroibarko herri batzuetako euskararen aditz forma batzuk bildu zituen. Horiek bat datoz, alderdi fonetiko txikiren bat izan ezik, Koldo Artolak urte batzuk geroago bildutakoekin. Hemen Esteribarrera eta Aurizko hizkera pareko euskalkietarekin batera aurkezten dira, bertan auritzera sartu baitzen hasiera batean.[9]

Euskara batua Erroibarrera Esteribarrera Aurizko hizkera
Aurizperrikoa Iparerroibartar Lintzoaingoa Hegoerroibartar Iparesteribartar
naiz
zara
da
gara
zarete
dira
naiz
zara
da
gara
zate
dire
naiz
zara
de
gara
zate
dire
naiz
zera
de
gera
zete
dire
neiz
zera
de
gera
zete
dire
näiz
zara
de
gära
zäte
dire
naiz
zara
da
gira
zate
dire
nintzen
ziren
zen
ginen
zineten
ziren
nitza
zina
ze
gina
zinate
zire
nintze
zine
ze
gine
zineten
ziren
nitze
zine
ze
gine
zinete
zire
nitze
zine
ze
gine
zinete
zire
nitzen
zinden
zen
ginden
zindeten
ziren
nitzen
zinen
zen
ginen
zineten
ziren

Testigantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurizperriko aldaera Iparerroibartar aldaera Lintzoaingo aldaera
Aurizperriko Florencio Erro Zilbetiko Luis Iribarren Mezkiritzeko Santiago Agorreta Lintzoaingo Santiago Presto

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Valle de Erro. Historia, lengua y costumbres
  • "Euskalkiak, Herriaren lekukoak". (Koldo Zuazo, 2003).
  • "Lexikoaren hedapena goi-nafarreraren hiru ibarrotan: Erroibar, Esteribar eta Anue" (Orreaga Ibarra, 2006).
  • "Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia" (Orreaga Ibarra, 2007).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  2. a b Pedro Irizar. «Los dialectos y variedades de la lengua vasca. Variedades desaparecidas y variedades amenazadas de rápida extinción. Su evolución en el transcurso de un siglo» [Contribución a la Dialectología de la lengua vasca, t. I, pp.241-267. Batez ere: pp.251, 257, 260-261]
  3. «Bitxikeriak» Erroibarko Udala (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  4. Pedro Irizar. Aparición y desaparición de las formas verbales en -ako-, -eko-, en el alto-navarro meridional.
  5. Perpetua Saragueta. Nere oroimenak.
  6. Iñako Gaminde. Esteribarreko aditzak.
  7. Ibarra, Orreaga. (1996-X-8). «Erroibarko lexikoaren gainean» Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
  8. «Erroibar, euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
  9. Intza Aita. Naparro'ko aditz-laguntzailea. Zuketako esakeran.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]