Erronkari-Zaraitzu

Koordenatuak: 42°49′34″N 1°02′25″W / 42.8262°N 1.0404°W / 42.8262; -1.0404
Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:37, 16 apirila 2015
Erronkari-Zaraitzu
 Euskal Herria

Erronkari-Zaraitzu armarria

Administrazioa
Herrialdea Nafarroa
Udalerriak18
Herri handienaOtsagabia
Geografia
Koordenatuak42°49′34″N 1°02′25″W / 42.8262°N 1.0404°W / 42.8262; -1.0404
Azalera848,15 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Erronkari-Zaraitzu Nafarroako Erronkaribar eta Zaraitzu haranek eta Gazteluberri eta Nabaskoze udalerriek osatutako eskualdea da. Iparraldean, Zuberoako Basabürüa eskualdearekin mugatzen du, ekialdean Aragoiko Ansóko ibarrarekin, hegoaldean Irunberrialdea eskualdearekin, eta mendebaldean Auñamendi eskualdearekin.

Geografia

Eskualdea Nafarroa Garaiko ipar-ekialdean eta Euskal Herri osoko lurralderik garaienean kokatua dago. Bi haranek osatzen dute: Erronkaribar eta Zaraitzu, bai eta Gazteluberri eta Nabaskoze udalerriek ere. Denera 18 udalerri barne hartzen ditu. Aragoiko Ansóko ibarra eta Jazetania eskualdearekin, hegoaldean Irunberrialdea eskualdearekin, eta mendebaldean Auñamendi eskualdearekin.

Udalerriak

Erronkari-Zaraitzu eskualdea zerrenda honetako 18 udalerriek osatzen dute, bertan euren 2008ko biztanleria, azalera eta dentsitatearen datuak ere ikusgai daudelarik.

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Burgi 227 64,33 3,53
Gazteluberri 19 26,34 0,72
Garde 179 43,4 4,12
Esparza Zaraitzu 104 26,92 3,86
Ezkaroze 356 29,27 12,16
Galoze 104 43,41 2,4
Guesa 57 26,84 2,12
Izaba 487 147,41 3,3
Itzaltzu 50 7,3 6,85
Nabaskoze 195 96,02 2,03
Otsagabia 617 115,03 5,36
Orontze 50 11,1 4,5
Erronkari 271 38,8 6,98
Sartze 68 23,14 2,94
Jaurrieta 214 30,84 6,94
Urzainki 97 20,61 4,71
Uztarroze 199 58,19 3,42
Bidankoze 108 39,20 2,76


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa