Espartza (Zaraitzu)
- Artikulu hau Zaraitzuko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Espartza (argipena).
|
Espartza |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Esparza de Salazar <> Espartza Zaraitzu[1] | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Zaraitzu |
|
| Alkatea | Gregorio Beaumont Esandi (Lisisoa) |
|
| Herritarra | espartzar (Zar. esparzako) | |
| Koordenatuak | 42°51′18″N 1°5′55″W / 42.855°N 1.09861°WKoordenatuak: 42°51′18″N 1°5′55″W / 42.855°N 1.09861°W | |
|
[[Fitxategi:|300px]] |
||
| Eremua | 26,39 km2 | |
| Garaiera | 697 m | |
| Distantzia | 78 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31453 |
|
| Biztanleria | 91 bizt (2011) | |
| Dentsitatea | 3,45 bizt/km² | |
Espartza[2] (Zaraitzuko euskaraz Esparza) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 99 biztanle zituen.
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Espartzan eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Nafarroako hiriburutik 78 kilometrora kokatzen da Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean eta Zaraitzuko haranean, Pirinioetatik gertu. Herria NA-178 errepideak zeharkatzen du.
Espartza Zaraitzuren udalerri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Orontze, hegoaldean Sartze, ekialdean Bidankoze eta mendebaldean Jaurrieta.
[aldatu] Klima
Espartza Zaraitzun, itsasoaren mailatik 695 metrora, Nafarroako gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologiko bat dago.[3]
[aldatu] Ondarea
San Andres apostoluaren elizak XVII. mende hasierako erretaula erromanista dauka barruan, Herako Juan eta Gaspar Ramosek egina.
San Tirso baselizaren eta Santa Engrazia baselizaren arrastoak ere aipagarriak dira.
Zaraitzu ibaiaren gainean, antzinako zubi erromanikoa gordetzen da, erdi puntuko hiru arkurekin. Zubiak, zaharberritze eta eraldaketa ugari izan ditu mendeetan zehar.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 376 | 341 | 363 | 341 | 327 | 310 | 320 | 330 | 232 | 160 | 136 | 103 | 98 |
2008ko erroldaren arabera, bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleriaren %1,94 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Herrigunetik oso gertu Murkuzuria Campinga dago eta bertan kanpin batean ohikoak diren zerbitzuak aurkitu ditzakegu: Bungalowak, igerilekua...
Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri - Artieda - Artaxo - Agoitz - Urrotz - Lintzoain - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Arrola Zaraitzuarrak (AZ) herri ekimeneko Maria Idoia Elarre Elizondo aukeratu zuten alkate eta herriko zinegotzi bakarra. AEIES izenekoa ere aurkeztu zen, hautatua izan gabe. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak bi izan ziren (%2,35). Abstentzioa %22,02koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Maria Idoia Elarre Elizondo (AZ) | 59 | Bai |
| Santiago Galtxabarra Moso (AEIES) | 34 | Ez |
2011n zerrenda bakarra aurkeztu zen, Lisisoa; alkate hautatu zuten Gregorio Beaumont Esandirekin batera beste bi lagun ere zinegotzi bihurtu ziren[4].
[aldatu] Udaletxea
Espartzako udaletxeko idazkaria Galoze, Gorza eta Sartzeko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Maiatzaldea, 16
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Idoia Elarre Elizondo | Arrola Zaraitzuarrak |
| 2011- | Gregorio Beaumont Esandi | Lisisoa |
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Herriko jaiak abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira, eta herriko patroi den San Andresen omenezko jaia azaroaren 30ean.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
- ↑ Euskaltzaindiaren izendegia. Sinonimotzat Espartza Zaraitzu jotzen du.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Emaitzak Berrian.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Espartza Zaraitzuko Ibaxaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Espartza Zaraitzuri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Santa Maria kalearen ikuspegia, Google Street View-n.
| Zaraitzu | ||
|---|---|---|
| Espartza | Ezkaroze | Galoze | Galoze (kontzejua) | Itzalle | Izize | Uskartze | Gorza | Gorza (kontzejua) | Erripalda | Igari | Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze | Sartze (kontzejua) | Ibiltzieta | ||