Bidankoze
|
Bidankoze |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Vidángoz <> Bidankoze[1] | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Erronkariko ibarra |
||
| Alkatea | Alberto Mainz Urzainki | ||
| Herritarra | bidankoztar | ||
| Koordenatuak | 42°48′4″N 1°0′55″W / 42.80111°N 1.01528°WKoordenatuak: 42°48′4″N 1°0′55″W / 42.80111°N 1.01528°W | ||
| Eremua | 39,20 km2 | ||
| Garaiera | 936 m | ||
| Distantzia | 87 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31413 |
||
| Biztanleria | 100 bizt (2010) | ||
| Dentsitatea | 2,55 bizt/km² | ||
| www.vidangoz.com http://www.vidangoz.com/Euskera/Nagusia.htm www.vidangoz.com | |||
Bidankoze (/bidankóze/[2]) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 107 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 87 kilometrora dago.
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Bidankoze eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa erdialde-hegoaldean kokatzen da. Herrira heltzeko Bidal eta Gorzako errepidea hartu behar da.
Bidankozek Uztarrozerekin egiten du muga iparraldean, Erronkari eta Urzainkirekin ekialdean, Espartza, Sartze, Gorza eta Galozerekin mendebaldean, eta Burgirekin hegoaldean.
[aldatu] Klima eta landaredia
Herriak mendialdeko klima azpimediterraniarra dauka. Dena den, udalerriaren iparraldean, altuera handiagoa dela eta, mendialdeko klima azpiatlantiarra ageri da. Haraneko eta mendien tontorren arteko prezipitazio desberdintasunak nahiko handiak dira, urteko batez besteko prezipitazioak 1.000mm dira haranean, eta 1.400mm mendietan. Tenperaturak ere oso desberdinak dira, 6 gradukoak mendietan eta 10 gradukoak herrigunean. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 bitartekoak dira.
Udalerriaren iparraldean, pagadiren bat aurki daiteke. Pago eta haritz bakanen bat ere Bintzeko arroilaren inguruan aurki daiteke, bertako klimaren hezetasuna dela eta. Dena den, herri gehienean dauden basoak pinu basatiek osatzen dituzte. Historian zehar basoen azalera gutxituz joan da gizakia eta abelburuen eraginagatik, eta horrela, larre eta zuhaixken azalera handitu da.
[aldatu] Historia
XI. mendean izen bereko bi herrigune zeuden, edo behintzat Igalgo San Vicente monasterioaren menpeko bi eliza. 1085an Antso Ramiro erregeak Leireko monasterioari gehitu zizkion jabetza guztiak. Herriak alkatea eta diputatu propioak zituen, Erronkariko herri guztiek bezala. 1406an herritarrek Bidankozeko San Pedro elizaren patronatua Karlos III.a erregeari eman zioten, eta honek aldi berean Orreagako Andra Mariari.
1846an Bidankoze jaurerri izateari utzi eta udalerri independente bihurtu zen. Garai hartan, herriak 2.400 errealeko zuzkiduradun eskola eta uruna ekoizteko errota zituen. XIX. mendearen hasieran herrian abadea, bi onuradun eta sakristaua zituen, onuradunak Orreagako kabildoak izendatzen zituelarik.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 388 | 398 | 432 | 452 | 410 | 376 | 379 | 315 | 193 | 133 | 111 | 106 | 111 |
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Bidankozen.
[aldatu] Ondarea
[aldatu] San pedro eliza
Erdi Aroko jatorria duen tenplua da. Oraindik ere XIII. mende hasierako hainbat elementu mantentzen dira, apuntaturiko arkudun atea eta dorrea besteak beste. Elizak gaur egun duen itxura XVI. mendean eginiko eraberritze lanen ondorio da. Garai hontakoak dira, izardun estaldura, bola mensula eta poligono itxurako aurrealdearekin.
Barruan, hainbat erretaula barroko daude. Frantzisko Xabierkoaren eta Kristo Santuaren erretaulak nabarmentzen dira, biak XVII. mendearen erdialdekoak. Erretaula hauek Arkitektura barrokoaren hasierako adierazpenak dira.
[aldatu] Jasokunde edo San Sebastian baseliza
XII. mendeko eraikuntza xume erromanikoa da, Nafarroako eraikuntza erlijiosoen nekazal ezaugarri berak mantentzen dituena. Zirkuluerdi itxurako absidea eta erdi puntuko arkudun atea dauzka.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Bindakozeko jaiak abuztuaren 28an ospatzen dira San Agustinen omenez. Jaiak gauerdiko hamabietan hasten dira, Pitxorronga izeneko harri batetik jaisten den Maruxa sorginaren agerpenarekin.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udaletxea
XIX. mendearen amaieran eraiki zen kale nagusian. Hiru solairu dauzka, eta udal bulegoez gain, "Errota Elkartearen" egoitza ere dago bertan. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute.
Bidankozeko udaletxeko idazkaria, Garde eta Burgiko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Kale Nagusia, z/g
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Bidankozen, ez zelako inongo talderik aurkeztu[3]. Horren ondorioz [008]]ko otsailaren 6 María Idoya Hualde Sánchez alkate izendatu zuten, kudeaketa batzordearen izenean.
2011ko udal hauteskundeetan ere ez zen zerrendarik aurkeztu eta jarduneko alkate lanean kudeaketa batzordeko beste kide bat, Alberto Mainz Urzainki, geratu zen[4].
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2008 | ||
| 2008-2011 | Idoya Uhalde Sánchez | Kudeaketa batzordea |
| 2011-2015 | Alberto Mainz Urzainki | Jardunean |
[aldatu] Bidankoztar ezagunak
- Pedro Prudentzio Hualde Maio (1823-1879) euskal idazlea eta bertako erretorea.
- Mariano Mendigatxa (1832-1916), nekazaria eta erronkarierazko lekukoa.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LVIII, Iruñea, 1999. ISBN 84-235-1874-4
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Nafarroako gobernuak 2009ko Urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
- ↑ Euskaltzaindia, Euskera 2010, 55, 1. zkia., 366. or.
- ↑ Noticias de Navarra egunkariko albistea.
- ↑ Bidankoze Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Bidankozeko udalaren webgunea.
- (Euskaraz) Bidankozeri buruzko webgunea.
- (Gaztelaniaz) Bidankozeri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
| Erronkaribarko herriak | ||
|---|---|---|
|
Bidankoze • Burgi • Erronkari • Garde • Izaba • Urzainki • Uztarroze |
||