Jaurrieta
|
Jaurrieta |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Jaurrieta | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Zaraitzu |
||
| Alkatea | José Ángel Cambra Burgaleta (IJ, indep.) | ||
| Herritarra | jaurrietar (Zar. eaurtar) | ||
| Koordenatuak | 42°53′18″N 1°8′5″W / 42.88833°N 1.13472°WKoordenatuak: 42°53′18″N 1°8′5″W / 42.88833°N 1.13472°W | ||
|
[[Fitxategi:|300px]] |
|||
| Eremua | 30,59 km2 | ||
| Garaiera | 913 m | ||
| Distantzia | 72 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31691 |
||
| Biztanleria | 215 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 7,03 bizt/km² | ||
| www.jaurrieta.es http://www.jaurrieta.es/?lang=eu www.jaurrieta.es | |||
Jaurrieta[1] (Zaraitzuko uskaraz Eaurta) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zaraitzu ibarraren ipar-mendebaldean kokatutakoa, Nafarroako hiriburutik 72 kilometrora. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 216 biztanle ditu.
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Jaurrietan eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Jaurrieta Zangozako merindadearen ipar-ekialdean dago, NA-140 errepideak zeharkatuta. Herrira heltzeko errepideak honako hauek dira: NA-178 Irunberri eta Nabaskoze bitartean, NA-135 Zubiri eta Erroibar bitartean eta NA-172 Agoitzera bitartean.
Udalerri mugakideak honako hauek ditu: Iparraldean Otsagabia, hegoaldean Urraulgoiti, ekialdean Ezkaroze, Orontze, Espartza eta Sartze eta mendebaldean Abaurregaina Aezkoa.
[aldatu] Klima eta landaredia
Jaurrietak klima atlantiar eta mediterraneoaren ezaugarriak dauzka, zenbat eta iparralderago edo hegoalderago egin tenperatura eta prezipitazioak gehiago aldatzen dira. Urteko batez besteko tenperaturak 6 eta 10 gradu bitartekoak dira, eta prezipitazioak 1.400 eta 1.800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira.
Landarediari dagokionez, hegoaldean basapinuak daude, eta zenbat eta iparralderago egin, altueraz igotzen hastean, pagadiak gehiago nagusitzen dira, Erremendia eta Abodiko mendizerraren lehen maldetan. Pagoez gain, Aezkoako udalerri gehienetan, haritz ugari daude. Birlandaturiko pinuek 24,6 hektarea hartzen dituzte, Austriatik eta Japoniatik ekarritako espezieak dira, oro har.
[aldatu] Historia
Jaurrieta 1846. urtean banatu zen Zaraitzuko haranetik. 1880an sute batek herria ia osorik erre zuen, gehienbat etxeetako teilatuak egurrez eginak zirelako. Ordutik aurrera, eraikin gehienetan teila lauak jarri zituzten.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 611 | 605 | 581 | 579 | 569 | 572 | 598 | 579 | 467 | 391 | 321 | 328 | 222 |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,45 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Ondarea
Jaurrietako ondare erlijioso eta artistikoak 1880ko sute handiaren eragina izan zuen eta horrela, antzinako eraikinak urriak dira gaur egun.
San Salvador parrokian, erretaula nagusia eta Andre Maria Zuriaren Erdi Aroko irudia nabarmentzen dira. Irudi hori, izen bereko baseliza batean egon zen jatorriz, eta herritik hurbil dagoen mendi batean dago kokaturik gaur egun. Elizaren barruan, gurutze gotiko bat eta egurrezko hainbat irudi daude.
[aldatu] Hauteskundeak
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an bi zerrenda aurkeztu ziren; Agrupación de Electores Independiente de Jaurrieta (AEIJ) delakoak 4 zinegotzi lortu zituen. Haietako bat, Javier Matias Zelai Rodrigo, Jaurrietako alkate kargurako aukeratu zuten; bosgarren zinegotzia Erremendiako Zaraitzuarrak taldearentzat izan zen[2].
2011n ere bi zerrenda egon ziren lehian; Independientes de Jaurrieta (IJ) taldeko José Ángel Cambra Burgaleta -AEIJko zinegotzia zena- alkate hautatu zuten. Hauek izan ziren emaitzak:
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| IJ | 64 | 3 |
| Erremendiako Zaraitzuarrak | 52 | 2 |
[aldatu] Udaletxea
Plaza nagusian dago, elizaren ondoan. Eraikina XX. mendearen hasieran altxatu bazen ere, hainbat aldaketa izan ditu mendean zehar. Azken zaharberritze-handitzea 1979an egin zen. Egitura bi zatitan banatzen da, eta bigarren solairuan, eskola eta anbulatorioa daude. Harrizko oinarri zabala dauka, eta kanpoaldeko hormak margoturik daude.
- HELBIDEA: Herriko Plaza, 3
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Javier Matías Zelai Rodrigo | AEIJ |
| 2011- | José Ángel Cambra Burgaleta | IJ |
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Autobuses Artieda autobus konpainiak Jaurrieta Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Jaurrieta - Abaurregaina - Abaurrepea - Garaioa - Aribe - Garralda - Orreaga - Auritz - Aurizberri - Mezkiritz - Lintzoain - Erroibar - Zubiri - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Jaurrietako herriko jaiak abuztuaren 15etik abuztuaren 19ra ospatzen dira. Bestalde, maiatzaren 3an eta abuztuaren 15ean Andre Maria Zuriaren erromeriak antolatzen dira.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Jaurrietako udalaren webgunea.
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Jaurrieta Zaraitzu Ibaxaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Jaurrietari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Santa Agueda kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Zaraitzu | ||
|---|---|---|
| Espartza | Ezkaroze | Galoze | Galoze (kontzejua) | Itzalle | Izize | Uskartze | Gorza | Gorza (kontzejua) | Erripalda | Igari | Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze | Sartze (kontzejua) | Ibiltzieta | ||