Galoze
|
Galoze |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Gallués <> Galoze | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Zaraitzu |
|
| Alkatea | Miguel Ángel Eseberri Eseberri (A. I. Vecinos) |
|
| Herritarra | galoztar | |
| Koordenatuak | 42°47′1″N 1°5′27″W / 42.78361°N 1.09083°WKoordenatuak: 42°47′1″N 1°5′27″W / 42.78361°N 1.09083°W | |
| Eremua | 43,41 km2 | |
| Garaiera | 637 m | |
| Distantzia | 70 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31451 |
|
| Biztanleria | 101 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 2,33 bizt/km² | |
| Sorrera | XIII. mendea baino lehen | |
Galoze Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zaraitzuko ibarraren hegoaldeko muturrean dagoena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 99 biztanle ditu.
Udalerri hau bakarra da eskualde osoan alde mistotik at dagoena Euskararen Foru Legearen arabera, alde ez-euskaldunean alegia.
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Galozen eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Zangozako merindadearen ipar-ekialdeko muturrean dago, Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora.
Herriaren udalerri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Gorza, hegoaldean Nabaskoze, ekialdean Bidankoze eta Burgi (Erronkari) eta mendebaldean Urraulgoiti.
[aldatu] Herriak
Galoze, Itzalle, Izize eta Uskartze herriek osatzen dute. 1845ean osatu zen gaur egungo udala.
[aldatu] Historia
XIX. mendearen erdira arte, herria Zaraitzuko alkateak zuzentzen zuen, herriak erregidoreak proposatzen zituen eta alkateak erregeordea. 1845ko erreforma egin zenean, Nafarroako udalerri askotan bezala, Zaraitzu haranekoetan barne, aldaketak izan ziren. Horrela, Galozeko udala osatu zen, Izize, Itzalle eta Uskartze herriak batuta.
[aldatu] Ondarea
San Joan Batailatzailearen eliza: Barruan XVII. mendeko erretaula nagusia eta sagrario barrokoa ageri dira. Arkitektura zibilari dagokionez, estilo gotiko berantiarrean eginiko etxeren bat nabarmentzen da.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 449 | 457 | 463 | 436 | 425 | 374 | 378 | 298 | 182 | 135 | 133 | 121 | 109 |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,91 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri - Artieda - Artaxo - Agoitz - Urrotz - Lintzoain - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Arburua herri ekimeneko Francisco Sarriés Martínez aukeratu zuten alkate. Arburuak aukeratu ziren bost zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Ez zen boto zuririk izan, eta baliogabeko botoak bi izan ziren (%2,38). Abstentzioa %23,64koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Nicolas Berberena Bañez (IA) | 49 | Bai |
| Jose Maria Tanta Galtxabarra (IA) | 46 | Bai |
| Francisco Sarriés Martínez (IA) | 46 | Bai |
| Carlos Aietxu Santxa (IA) | 44 | Bai |
| Elisa Olaizola Gaintza (HZ) | 32 | Bai |
2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren: Agrupación Independiente Vecinos (3 zinegotzi, alkate bihurtu zen Miguel Ángel Eseberri barne), Arburua[1] (2) eta Atabea (0). Azken hau ezker abertzaletik hurbil zegoelakoan espainiar epaitegien inpugnazioari aurre egin behar izan zion[2].
[aldatu] Udaletxea
Udaletxea elizaren ondoan dago eta XX. mendearen hasieran eraiki zen. Porlanez egindako solairu bakarreko eraikuntza da, inguruan eraikinik ez daukana. Eraikinaren estiloa inguruko etxeek duten bera da. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Galozeko udaletxeko idazkaria Espartza Zaraitzu, Gorza eta Sartzeko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Donibane Kalea, z/g
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Francisco Sarriés Martínez | Arburua |
| 2011-2015 | Miguel Ángel Eseberri Eseberri | A. I. Vecinos |
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Arburuako Andra Mariren erromeria ekaineko lehen igandean ospatzen da, herriko kofradeekin batera. Erromeriak "Zazpi gurutzeen erromeria" izena dauka.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Galoze Zaraitzuko Ibaxaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Galozeri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- NA-178 errepidea Galozeko Izize kontzeju parean Google Street View-n.
| Zaraitzu | ||
|---|---|---|
| Espartza | Ezkaroze | Galoze | Galoze (kontzejua) | Itzalle | Izize | Uskartze | Gorza | Gorza (kontzejua) | Erripalda | Igari | Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze | Sartze (kontzejua) | Ibiltzieta | ||