Nabaskoze
|
Nabaskoze |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Navascués | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
|
| Alkatea | Jesús Lázaro Gonzalo Iriarte (Almiradío) |
|
| Herritarra | nabaskoztar[1] | |
| Koordenatuak | 42°41′11″N 1°6′53″W / 42.68639°N 1.11472°WKoordenatuak: 42°41′11″N 1°6′53″W / 42.68639°N 1.11472°W | |
| Eremua | 95,78 km2 | |
| Garaiera | 636 m | |
| Distantzia | 62 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31450 |
|
| Biztanleria | 182 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 1,9 bizt/km² | |
Nabaskoze (/nabaskóze/[2]) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadean kokaturik, Gazteluberrirekin batera Nabaskoze Almiradioa eratzen du. Zaraitzu eta Erronkariko ibarren atarian dugu. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 191 biztanle dauzka.
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Nabaskozen eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Ipar-mendebaldean Urraulgoiti, iparraldean Galoze, ekialdean Burgi eta hegoaldean Gazteluberri eta Erromantzatua udalerriak ditu mugakide.
[aldatu] Klima
Nabaskozen, itsasoaren mailatik 615 metrora, Nafarroako gobernuak 1984an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
[aldatu] Herriak
Udalerria hainbat herrik osatzen dute: Aizpurgi, Arrakas Beiti, Arrakas Goiti, Nabaskoze eta Ustaize.
Haietaz gain, Egurzanos eta Artesano herri hustuak ere badaude udalerri honetan.
1845ean Aizpurgi eta Ustaize udalerriak Nabaskozerekin fusionatu zituzten; Gazteluberri, aldiz, bereizi egin zen Nabaskozeko Almiradiotik bere udalerria osatzeko.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1.027 | 1.004 | 1.081 | 1.114 | 1.024 | 897 | 780 | 730 | 421 | 323 | 264 | 204 | 202 |
2008ko erroldaren arabera, bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,55 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Ondasun nabarmenak
Nabarmentzekoa da Santa María del Campo izeneko baseliza erromaniko ederra, XII. mendean egindakoa eta Zaraitzu ibaiaren ondoan kokatua.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri - Artieda - Artaxo - Agoitz - Urrotz - Lintzoain - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
Nabaskozeko alkate kargurako Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Antonio Iriarte de Vicente aukeratu zuten 2007an. Udaleko bost zinegotzietatik hiru lortu zituen, gehiengo osoa. Beste biak Agrupación Independiente Almiradío (AIA) taldearentzat izan ziren. Baliogabeko botoak zazpi izan ziren (emandako guztien %5,22) eta boto zuriak zortzi (%6,30). Abstentzioa %34,31koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Julian Gogorza Jauregi (AIA) | 65 | Bai |
| Antonio Iriarte de Vicente (EAE) | 51 | Bai |
| Jose Antonio Braco Dominguez (EAE) | 51 | Bai |
| Jon Ballatz Barrios (EAE) | 50 | Bai |
| Jesus Lazaro Gonzalo Iriarte (AIA) | 50 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan biztanleria urriko udalerri honetan Espainiako Alderdien Legearen eragina funtsezkoa izan zen; aurkeztutako lau zerrendetatik espainiar fiskaltzak hiru (Bildu, Iriarte alkatearen Pialote eta Biscasa[4]) inpugnatu zituen ezker abretzalearekin zerikusia zutelakoan[5]. Azkenean Agrupación Independiente Almiradío (AIM; 3 zinegotzi, alkate aukeratu zuten Jesús Lázaro Gonzalo barne) eta Bildu (bere bi kideak ere zinegotzi bihurtuta) besterik ez ziren hautestontzietan egon[6]. Nabaskozeren biztanleriagatik botoa zerrendari barik hautagaiari ematen zaiola kontuan hartu behar da.
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Antonio Arostegi kalea, 5
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Antonio Iriarte de Vicente | Eusko Abertzale Ekintza |
| 2011-2015 | Jesús Lázaro Gonzalo Iriarte | Almiradío |
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXIX, Iruñea, 1995. ISBN 84-235-1439-0
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
- ↑ Euskaltzaindia, Euskera 2010, 55, 1. zkia., 362. or.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
- ↑ Bilduren zerrendez gain, 18 hautesle elkarte inpugnatu ditu Fiskaltzak, Berria, 2011ko apirilaren 29a.
- ↑ Nabaskoze Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Nabaskozeko udal webgunea
- (Gaztelaniaz) Nabaskozeri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herria zeharkatzen duen errepidearen ikuspegia Google Street View-n.
| Nabaskoze | ||
|---|---|---|
| Aizpurgi | Arrakasbeiti | Arrakasgoiti | Nabaskoze | Ustaize | ||