Gorza
|
Gorza |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Gorza | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
||
| Alkatea | Celestino Larranbe Paskualena (indep.) | ||
| Herritarra | gorztar | ||
| Koordenatuak | 42°48′26″N 1°5′40″W / 42.80722°N 1.09444°WKoordenatuak: 42°48′26″N 1°5′40″W / 42.80722°N 1.09444°W | ||
| Eremua | 26,84 km2 | ||
| Garaiera | 656 m | ||
| Distantzia | 72 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31452 |
||
| Biztanleria | 51 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 1,9 bizt./km² | ||
| Sorrera | 851a baino lehen | ||
Gorza[1] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zaraitzuko ibarraren hegoaldean kokatutakoa. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 51 biztanle ditu.
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Gorza eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Gorza Zangozako merindadearen ekialdean dago. Iparraldean Sartze, hegoaldean eta mendebaldean Galoze, ekialdean Bidankoze ditu.
Zaraitzu ibaiak udalerria zeharkatzen du iparraldetik hegoalderako norabidean. Udalerriko punturik altuena ipar-ekialdean dago, bertan 1.100 eta 1.200 metroko mendiak daude.
Klima eta landaredia [aldatu]
Herriaren behealdeko guneetan, mediterraneoaren antzeko klima dago, eta gune altuetan, atlantiar motako klima. Oro har, bi klimak nahasten diren arren, batez besteko tenperatura aldakorra da puntu batetik bestera, 6º eta 10º bitartekoa. Prezipitazioa, berriz, 900 eta 1.200mm ingurukoa da, eta urteroko egun euritsuak 115 dira, batez beste.
Jatorrizko landaredia pinu basatiek osatzen dute, basoen azaleraren %51,6. Basoak, oro har, udalerriaren ekialdean daude, eta pinuez gain, haritzak eta pagoak ere badaude, azken bi espezie hauek, gunerik euritsuenetan kokatzen dira. Birlandatutako espezieen artean, haritz amerikarra eta Austriako pinu beltza daude.
Herriak [aldatu]
Hiru herrik osatzen dute: Gorza (hiriburua), Erripalda eta Igari. 1842ko errolda egin arte bi udalerritan banatuta zegoen: Gorza eta Igari.
Historia [aldatu]
Herriaren sorrerak oso zaharrak izan behar du. Izan ere, Kordobako San Eulogiok Iruñeko apezpikuari 851n igorritako gutun batean "Oriol, igalensis abbas" aipatzen du.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 265 | 254 | 280 | 269 | 280 | 280 | 277 | 267 | 149 | 113 | 90 | 72 | 64 |
2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Gorzan.
Ondarea [aldatu]
- Udaletxea: [Errepidearen ondoan dagoen eraikina 1920an eraiki zen. Porlanez eginiko fatxada eta bi solairu dauzka. Eraikinean, anbulatorioa eta herrian lan egiten duten udal langileentzako etxebizitzak kokatzen dira.
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri - Artieda - Artaxo - Agoitz - Urrotz - Lintzoain - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Gorzan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[2]. Celestino Larranbe Paskualenak jarduneko alkate segitu zuen.
2011n Larranbe berretsi zuten alkate karguan, kasu honetan Agrupación Electoral Independiente de Güesa taldeak zerrenda aurkeztu eta gero; beste bi lagun ere zinegotzi bihurtu ziren.
Udaletxea [aldatu]
Gorzako udaletxeko idazkaria Espartza Zaraitzuko, Galozeko eta Sartzeko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Doneztebe Kalea z/g
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Celestino Larranbe Paskualena | Indep. |
| 2007-2011 | Celestino Larranbe Paskualena | Indep. |
| 2011- | Celestino Larranbe Paskualena | Indep. |
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Gorza Zaraitzuko Ibaxaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Gorzari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Doneztebe kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Zaraitzu | ||
|---|---|---|
| Espartza | Ezkaroze | Galoze | Galoze (kontzejua) | Itzalle | Izize | Uskartze | Gorza | Gorza (kontzejua) | Erripalda | Igari | Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze | Sartze (kontzejua) | Ibiltzieta | ||