Ezkaroze
|
Ezkaroze |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Ezcároz <> Ezkaroze[1] | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadeaa |
|
| Alkatea | Juan José Laiana Barber (IVE, indep.) |
|
| Herritarra | ezkaroztar | |
| Koordenatuak | 42°53′19″N 1°5′51″W / 42.88861°N 1.0975°WKoordenatuak: 42°53′19″N 1°5′51″W / 42.88861°N 1.0975°W | |
| Eremua | 28,73 km2 | |
| Garaiera | 742 m | |
| Distantzia | 84 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31690 |
|
| Biztanleria | 343 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 11,94 bizt/km² | |
| http://www.ayto-ezcaroz.es/ | ||
Ezkaroze Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zaraitzu ibarrean kokaturik. Herria Nafarroako hiriburutik 84 kilometrora kokatzen da, eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 347 biztanle ditu.
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Ezkaroze eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Ezkaroze Zangozako merindadearen ipar-ekialdean kokatzen da, Iratiko oihanetik hurbil. A-21 autobideak Iruñarekin komunikatzen du eta NA-140 errepideak Auritz eta Izabarekin. Zaraitzu ibaiak herria zeharkatzen du.
Ezkarozeren herri mugakideak honakoak dira: Iparraldean Otsagabia, hegoaldean Orontze, ekialdean Uztarroze (Erronkari) eta mendebaldean Jaurrieta.
[aldatu] Historia
Ezkarozeren historiak Zaraitzuko ibarraren historiarekin bat egiten du. VIII. mendetik aurrera, ibarreko biztanleek autonomia politikoari eta subiranotasunari eutsi zieten. Ibar osoak alkate bakarra zeukan, "alkate nagusi" izenarekin deitua.
[aldatu] Ekonomia
Ezkarozeko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Horrela, udalerriko laborantza lurren %32 patata berandukoaren produkziorako erabiltzen dira. Lurren ehuneko berdina abelburuak elikatzeko larretarako erabiltzen da. Basogintzak ere garrantzia handia izan du historikoki, haraneko beste udalerrietan bezala.Gaur egun, herriko basoetan pinuak daude batez ere, eta urtero 700 eta 900 metro kubiko bitarte egur ateratzen dira basoetatik.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 450 | 452 | 489 | 494 | 521 | 540 | 555 | 615 | 475 | 431 | 365 | 358 | 352 |
2008ko erroldaren arabera, bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,48 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Ondarea
Ezkarozeko eliza gotikoa, XVI. mendekoa da, eta presbiterioan San Erromani eskainitako erretaula dago. Erretaula Arkitektura pizkundetarraren eta erromanismoaren artekoa da. Horrez gain, eliza barruan, XVIII. mendeko erretaula barrokoa, XVII. mendeko Ama Birjinaren errosarioaren irudia, eta XVI. mendeko bi pulpitu polikromatu daude. Pulpituetako batean, Ezkarozeren armarria ageri da. Santa Maria Magdalenako baseliza herriaren kanpoaldean kokatzen da, eta estilo gotikoan eraiki zen.
Arkitektura erlijiosoaz gain, herrian hainbat eraikin aipagarri daude, 1767. urtean eraikitako errota esaterako. Errotak gaur egun erabilerarik ez du, baina errotaren jatorrizko makineria oraindik bere horretan dago.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
Ezkarozeko alkatea Independientes Vecinos de Ezcároz (IVE) taldeko Juan Jose Laiana Barber da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. IVEk Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen, eta hortaz, gehiengo osoa. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako guztien %0,34) eta 2 boto zuri izan ziren (botoen %0,68). Abstentzioa %11,08koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| IVE | 175 | 5 |
| Lezarana | 98 | 2 |
| EZ | 21 | 0 |
2011n ere hiru zerrenda aurkeztu ziren: Independientes Vecinos de Ezcároz (4 zinegotzi eta alkatetza Laianarentzat), Lezarana (2) eta Ezkarozeko Gazteak (EG-JE, 1).
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| IVE | 161 | 4 |
| Lezarana | 78 | 2 |
| Ezkarozeko Gazteak | 33 | 1 |
[aldatu] Udaletxea
- HELBIDEA: Arrotxapea kalea, 11
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Juan Jose Laiana Barber | Independientes Vecinos de Ezcároz |
| 2011- | Juan Jose Laiana Barber | Independientes Vecinos de Ezcároz |
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Otsagabia - Ezkaroze - Orontze - Espartza Zaraitzu - Sartze - Gorza - Galoze - Nabaskoze - Irunberri - Artieda - Artaxo - Agoitz - Urrotz - Lintzoain - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Ezkaroze herriko jaiak uztailaren 16tik uztailaren 20ra ospatzen dira. Ekainaren 11n "Kintoen jaiak" antolatzen dira, Azaroaren 18an San Erromanen eguna eta ekainaren 11n San Bernaberen omenezko erromeria, ekainaren 11tik hurbilen dagoen igandean. Ekainaren 11ko ospakizunaren barnean Muskildara erromeria antolatzen da.
[aldatu] Musika
Urteak zonbat egun tu abesti herrikoiak aspaldian herri honetako gazte batzuei jazotako ezbehar eta espetxeratzea kontatzen du.
[aldatu] Ezkaroztar ospetsuak
- Gabriel Urralburu (1950-), Nafarroako Lehendakari ohia (1984-1991).
- Cesar Krutxaga (1974-), Osasunako kapitaina.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Ezkarozeko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Ezkarozeri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Arrotxapea kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Zaraitzu | ||
|---|---|---|
| Espartza | Ezkaroze | Galoze | Galoze (kontzejua) | Itzalle | Izize | Uskartze | Gorza | Gorza (kontzejua) | Erripalda | Igari | Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze | Sartze (kontzejua) | Ibiltzieta | ||