Faroeak
| Faroeak Føroyar Færøerne |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||
|
|||||||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Tórshavn 62°00′N 06°47′W / 62°N 6.783°W |
||||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | faroera, daniera | ||||||
| Gobernua
Monarka
Lehen Ministroa |
Danimarkako autonomiadun probintzia Margarita II.a Kaj Leo Johannesen |
||||||
| Autonomia |
1948 | ||||||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
1.399 km² (180.) % 0,5 |
||||||
| Biztanleria
Herritarra |
48.703 (205.) 48.797 35 biztanle/km² (171.) faroear |
||||||
| Dirua | Faroear koroa (DKK) |
||||||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
GMT (UTC ) EST (UTC +1) |
||||||
| Interneteko domeinua | .fo | ||||||
| Telefono aurrezenbakia | +298 |
||||||
|
Bazkide: Ipar Kontseilua.
|
|||||||
Faroeak edo Faroe uharteak[1] (Føroyar faroeraz, eta Færøerne danieraz, euskaraz arkumeen uharteak esan nahi duena) Ipar Atlantikoko uhartedi bat dira, Erresuma Batua eta Islandia artean kokatua. Uharteok Danimarkako estatuaren parte dira. 1948tik gobernu autonomoa dute, defentsa eta kanpo harremanen arloetan izan ezik, eskuduntza osoak dituena. Uharteetako hiriburua Tórshavn da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Faroeak 18 irlaz osaturiko uhartedia dira, iparraldetik hegoaldera 113km-ko luzera eta ekialdetik mendebaldera 75 km-ko zabalera hartzen dutena. Uhartedia malkartsua da, mendi altuak ditu (Slættaratindur, 882m) eta fiordo sakonak. Irlarik handienak Streymoy (Bertan dago Tórshavn hiriburua), Eysturoy, Vágar eta Suðuroy dira.
Dagoen latitudea kontutan izanik klima suabea da, Golkoko itsaslasterraren eraginpean baitago. tenperatura neguan -3 °C eta udan 11 °C artean mugitzen da, urteko batezbestekoa 6'7 °C-koa izanik. Behelainoa ohikoa da, baita haize indartsua ere.
[aldatu] Historia
Ez da ezaguna Faroe uharteen antzinako historia, baina uste da VI. mendearen inguruan monje irlandar eta eskoziar batzuk iritsi zirela uharte hauetara. San Brandan monje nabigatzaile irlandarrak bisitatu omen zituen eta "arkumeen uhartea" izena jarri. 650. urtearen inguruan normandiarrak etorri ziren Shetland, Orkada eta Hebrida uhartedietatik. Haien hizkuntza gaelikoarekin nahastuta sortu zen faroera.
XI. mendean, iparraldeko uharteetako klanek hegoaldekoak garaitu zituzten, eta azken horiek Norvegiara ihes egin behar izan zuten. Norvegiako Olaf I.a erregearen laguntzarekin berriz Faroeetara itzuli eta uhartedi osoaz jabetu ziren, eta kristautasuna ekarri zuten. Uharteak Norvegiaren esku zeuden, baina 1387. urtean Kalmarreko Batasuna egitearekin batera daniar koroaren eragina nagusitzen joan zen, eta 1814. urteko Kieleko Itunak Danimarkari eman zizkion uharteak.
XIX. mendearen bukaeran abertzaletasuna garatzen hasi zen, 1888.an faroera hizkuntza defendatzeko lanarekin eta 1906.an alderdi abertzaleak sortuz. Bigarren Mundu Gerran nazi alemanek hartu zituzten uharteak, baina Erresuma Batuak uharteak askatzearekin batera abertzaletasunak indarra hartu zuen, eta 1948. urtean autogobernua eskuratu zuten. Horren adibide da Danimarka 1973. urtean Europar Batasunean sartu arren Faroeek Batasunetik kanpo gelditzea erabaki izana.
[aldatu] Demografia
Uharteetan bizi diren 48.703 biztanleetatik %91,7 faroetarrak dira, %5,7 daniarrak, eta %0,3 groenlandiarrak. Horiez gain 77 nazionalitatetako jendea dago, gehienbat islandiarrak (populazioaren %0,4), norvegiarrak (%0,2) eta poloniarrak (%0,2). Faroera hitz egiten dute eta kristauak dira, zehazki luteranoak.
Faroeetako udalerri handienak honako hauek dira:
| Udalerria | Biztanleak (2009) | Uhartea |
|---|---|---|
| Tórshavn | 19.339 | Streymoy |
| Klaksvík | 4.938 | Borðoy |
| Runavík | 3.753 | Eysturoy |
| Eystur | 1.939 | Eysturoy |
| Vágar | 1.987 | Vágar |
| Tvøroyri | 1.819 | Suðuroy |
| Fuglafjørður | 1.584 | Eysturoy |
[aldatu] Banaketa administratiboa
Faroeak sei eskualdetan banaturik daude, guztira zazpi barruti eta 30 udalerri dituztelarik.
- Norðoyar eskualdea eta barrutia (Norðoyar sýsla og valdømi, KG)
- Eysturoy eskualdea eta barrutia (Eysturoyar sýsla og valdømi, FD)
- Streymoy eskualdea (Streymoyar sýsla). Bi barruti ditu:
- Ipar Streymoy barrutia (Norðstreymoyar valdømi, VN)
- Hego Streymoy barrutia (Suðurstreymoyar valdømi, TN)
- Vágar eskualdea eta barrutia (Vága sýsla og valdømi, VA)
- Sandoy eskualdea eta barrutia (Sandoyar sýsla og valdømi, SA)
- Suðuroy eskualdea eta barrutia (Suðuroyar sýsla og valdømi, TG)
[aldatu] Ekonomia
Arrantzan oinarritzen da bere ekonomia, sardintzar eta bakailao arrantzan batez ere. Bereziki aipagarria da balearen ehiza, feroeraz grindadráp. 1584. urtetik datorkio balearen ehizaren tradizioa uhartediari baina gaur egun desadostasun handiak ditu Nazioarteko Bale Ehizarako komisioarekin. Urtero 627 pilotu-balea (Globicephala melas) harrapatu izan ditu batezbeste, baina 2010.an 1115 balea ehizatu zituzten.
Ardi eta arkumeen hazkuntza ere garrantzitsua da Faroe uharteetan.
Petrolioa aurkitu berri dute Faroe uharteen inguruan eta hau ekonomiarentzako bultzada izan daiteke. Bestalde turismoa garatu nahi dute.
[aldatu] Kirolak
Bi urtetik behin Irletako Jokoetan parte hartzen du. 1989. urtean bertan antolatu zen III Irletako txapelketa. 2007.an 27 taldetatik hirugarren gelditu ziren eta 2009.an bosgarren.
Bestalde futbola da nagusi Faroetan. 10 taldek osatzen dute Faroetako liga eta UEFA zein FIFAko kide denez futbol selekzio nazionala ere badu.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Argazkiak Flickr-en
