Ivan Bunin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ivan Bunin
Ivan Buninen erretratua

Ivan Alekseievitx Bunin (Voronezh, 1870ko urriaren 22a - Paris, 1953ko azaroaren 8a) errusiar idazlea, olerkaria, eleberrigilea eta itzultzailea izan zen. Errusiako idazleen artean Nobel Saria irabazi zuen lehena (1933). Longfellowen Hiawatha liburua itzultzeagatik Errusiako Akademiaren Pushkin saria irabazi zuen 1903an. Kontakizun laburren idazle ospetsua izan zen. San Franciscoko gizona (1916), Herritxoa (1910), Arseneven bizia (1930). Kritikak eta literatura azterketak ere argitaratu zituen: Tolstoiren askapena, Txejovi buruz. 1917ko iraultzaren ondoren, erbestera alde egin zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Bunin Aldatu lotura Wikidatan