Martin Ryle
Wikipedia(e)tik
Britainiar astronomoa (Brighton, 1918 - Cambridge, 1984). Cambridgeko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1959. urtetik aurrera. 1972an Errege Astronomo izendatu zuten. Rylek garrantzi handiko zeregina bete zuen irrati-teleskopioaren bilakaeran, eta haren erabilerari buruzko ikerketa bikainak egin zituen; espazioan urrunago ikusteko aukera ematen duen zabaltze-sintesiaren teknika asmatu zuen, besteak beste. 1974. urtean Fisikako Nobel saria eskuratu zuen irrati-astronomian egindako lanei esker.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.