Heinrich Rohrer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heinrich Rohrer
Heinrich Rohrer

Heinrich Rohrer suitzar fisikaria izan zen (Buchs, Glarisko kantonamendua, 1933ko ekainaren 6 - Wollerau, 2013ko maiatzaren 16). Zuricheko Teknologiako Suitzar Institutuan egin zituen ikasketak, eta han lortu zuen doktoregoa. 1961etik 1963ra, Estatu Batuetan lan egin zuen, New Jerseyko Rutgers Unibertsitateko ikertzaile gisa. Gero, IBM etxeak Zurichen duen ikerketa-laborategian hasi zen lanean. Han ari zela sortu zuen STM mikroskopioa, tunel-efektuko lehenengo mikroskopio elektronikoa, Gerd Binnig lankidearekin batera. Tresna horri esker iker daiteke gainaldeen egitura eta antzeman daitezke maila azpiatomikoko xehetasunak. Mikroskopio horretan, atomoetan agertzen diren elektroiak baliatu, eta tentsio handiak erabili zituzten Roherrek eta Binnigek, material baten gainaldearen eta mikroskopioaren zundaren artean korronte elektrikoa sortzeko eta materiala osatzen duten atomoen erliebe-mapa teknika berezi baten bidez lortzeko. 1986an, Rohrerrek eta Binnigek Fisikako Nobel saria eskuratu zuten lan horri esker. Ernst Ruskak ere jaso zuen sari hori, 1932an lehenengo mikroskopio elektronikoa egin izanagatik.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Rohrer Aldatu lotura Wikidatan