Lev Landau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lev Landau
Lev Landau
Datu pertsonalak
Izen osoa Lev Davidovitx Landau
Jatorrizko izena Ле́в Дави́дович Ланда́у
Jaio 1908ko urtarrilaren 22a
baku, Azerbaijan ( Errusiar Inperioa)
Hil 1968ko apirilaren 1a (60 urte)
Mosku ( Sobietar Batasuna)

Lev Davidovitx Landau, errusieraz Ле́в Дави́дович Ланда́у (1908ko urtarrilaren 221968ko Apirilaren 1) jatorri jududun fisikari sobietar nabarmena izan zen, fisika teorikoko hainbat arlotan funtsezko ekarpenak egin zituena. Bere lorpenen artean, mekanika kuantikoko dentsitate matrizearen metodoaren aurkikuntza, superfluidotasunaren teoria, bigarren ordenako fase-trantsizioen teoria, supereroankortasunaren Ginzburg-Landau teoria, plasma fisikan gertatzen den Landau moteltzearen azalpena, elektrodinamika kuantikoko Landau poloa edota neutrinoen bi osagaietako teoriaren garapena nabarmendu daitezke. 1962an fisikako nobel saria jaso zuen, superfluidotasunaren teoria matematikoan egindako garapenagatik, zeinak 2,19 K (-270,96 Â°C) baino tenperatura baxuagoan dagoen helio likido II-ren propietateak azaltzen dituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landau 1908ko urtarrilaren 22an jaio zen Bakuko familia judu batean. Hasiera-hasieratik bere bizkortasuna eta inteligentziagatik nabarmendu zen eskolan, bereziki matematiketan, horren adierazle da beranduago aipatu zuen esaldi bat zeinetan adierazi zuen zaila izaten zitzaiola kalkulu zaila egiten zitzaion garaia gogoratzea. 13 urterekin graduatu zen eta unibertsitatera joateko gazteegia zenez, Bakuko Eskola Ekonomiko Teknikoan hartzen zituen klaseak. 14 urterekin, Bakuko unibertsitatean matrikulatu zen 1922an, bi departamentu desberdinetan aldi berean ikasten zuelarik: Fisiko-Matematikoan eta Kimikoan. 1924an Leningradeko fisika departamentura pasa zen, 1927an graduatuz. Ostean, Leningradeko Institutu Fisiko-Teknikoan sartu zen graduondoko bat egiten, 21 urterekin doktoratuz. Landauk atzerrira joateko lehen aukera 1929an izan zuen, gobernu sobietarraren baimen bat lortuz. Gottingen eta Leipzig hirietan egonaldi laburrak egin ostean Kopenhagera joan zen, Niels Bohrren Fisika Teorikorako Institutuan lan egitera. Landauk beti kontsideratu izan zuen bere burua Niels Bohrren ikasletzat eta Bohrren eredu atomikoak bere fisikako ikuspegian eragin handia izan zuen. Sobiet Batasunera itzuli baino lehen Cambridge eta Zurichen ere egon zen.1932-1937 urteen artean Kharkov-eko Mekanika eta Makinen eraikuntzarako Institutuko fisika teorikoko departamentuaren buru izan zen.

Landau eskola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lorpen teorikoetaz gain, Landau fisikari teorikoen tradizio handi baten sortzaile nagusiena izan zen, Kharkoven zentratua izan zena eta batzuetan, "Landau eskola" deritzona. Dibisio teorikoaren buru izan zen Problema Fisikoen Institutuan 1937tik 1962 urtean kotxe istripu bat izan zuen arte, istripu honen ondorio izango ziren lesioetaz ez zen inoiz guztiz errekuperatu. Bere ikasleen artean Lev Pitaevskii, Alexei Abrikosov,Evgeny Lifshitz,Lev Gorkov, Isaak Khalatnikov eta Boris Ioffe aipa daitezke.

Landauk "Minimo Teorikoa" izeneko ulermen azterketa bat garatu zuen, bere eskolan sartu ahal izateko ikasleek gainditu behar zutena. Azterketak fisika teoriko guztiko alorrak jorratzen zituen eta 43 ikaslek bakarrik gainditu zuten. Era horretan, bere ikasleak fisikari egokiak bihurtu ziren, perspektiba estudun espezialistak baino.

Kharkov-en ere izan zen, bere ikasle ohi eta laguna zen Evgeny Lifshitzekin Fisika Teorikoko Ikastaroa liburu ezaguna idazten hasi zuenekoa, fisika teoriko osoa jorratzen duen hamar liburukiz osaturiko lana. Berau, gradu mailako fisikako testu liburu garrantzitsu bihurtu eta oraindik oso erabilia da.

Purga Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Purga Handiaren garaian, Landau ikertua izan zen UPTI kasuaren barruan Kharkov-en, baina Moskura ihes egin zuen. Dena dela, 1938ko Apirilaren 27an atxilotua izan zen eta gulag lan esparru batean egon zen atxilotuta 1939ko Apirilaren 29an askatua izan zen arte; bere lagun zen Pyotr Kapitsa tenperatura baxuetako fisikari esperimentalak bere alde hitz egin ondoren.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962ko urtarrilaren 7an, Landauren autoak beste norantzan zetorren kamioi baten aurka egin zuen talka. Lesio nabarmenak izan eta hiru hilabete egin zituen koman. Landau ez zen inoiz berreskuratu eta ohi zuena baino askoz sormen gutxiagoduna bihurtu zen. Bere 1968ko apirilaren 1eko heriotza ere istripuko ondorio izan zen.

Landauren zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landauk hainbat kategoriatan sailkatu zituen fisikariak, zerrenda batean: lehen kategorian Niels Bohr, Werner Heisenberg, Erwin Schrödinger mekanika kuantikoaren aitak, Isaac Newton eta beste fisikari historiko batzuk topa zitezkeen. Landauk bere burua 2,5 kategorian jarri zuen, baina geroago 2-ra igo zuen. David Mermin laugarren sailean zegoen, nahiko errespetagarri moduan kontsideratua zegoena. Dena dela, fisikari bakarrak lortu zuen 1 baino gutxiagoko kategoria (altuena), Albert Einstein fisikariak hain zuzen ere.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landau eta Lifshitz Fisika Teorikoko Ikastaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. lib.: "Mekanika". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 2. lib.: "Eremuen teoria klasikoa". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 3. lib.: "Mekanika kuantikoa: Teoria ez-erlatibista". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 4. lib.: "Elektrodinamika kuantikoa". V. B. Berestetsky, E. M. Lifshitz eta L. P. Pitaevsky
  • 5. lib.: "Fisika estatistikoa, 1. zatia". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 6. lib.: "Jariakinen mekanika". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 7. lib.: "Elastikortasunaren teoria". L. D. Landau, E. M. Lifshitz
  • 8. lib.: "Inguru jarraituetako elektrodinamika". L. D. Landau, E. M. Lifshitz eta L. P. Pitaevsky
  • 9. lib.: "Fisika estatistikoa, 2. zatia". E. M. Lifshitz, L. P. Pitaevsky
  • 10. lib.: "Zinetika fisikoa". E. M. Lifshitz, L. P. Pitaevsky
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lev Landau Aldatu lotura Wikidatan