William Shockley
Wikipedia(e)tik
Britainiar fisikaria (Londres, 1910 - Sanford, 1989). Estatu Batuetan lan egin zuen, Bell eta Shockley laborategietan, eta 1963an Stanfordeko unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Solidoen fisikari buruzko ikerketak egin zituen, eta transistorea asmatu eta hobetu zuen; lan horrengatik 1956an Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen, bere laguntzaile Brattain eta Bardeenekin batera. 1960 inguruan eztabaida ugari sortu zuen beltzek zuriek baino adimen maila apalagoa zutela, eta munduko biztanle beltzen kopurua igotzea giza garapenean atzera pauso bat zela baitzioen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
