Arthur Compton
Wikipedia(e)tik
Time astekariko azalean, 1936.
Arthur Compton (Wooster, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1892 - Berkeley, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1962) fisikaria izan zen. Zientzia eta teknika alorretan egin zituen ikerketak. X izpien azterketak egin zituen bereziki. Compton efektua finkatu, eta plutonioa lortzeko teknika berezia landu zuen. 1927. urtean, Fisika Nobel saria eskuratu zuen, Wilsonekin batera.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.