George Paget Thomson
Wikipedia(e)tik
George Paget Thomson (Cambridge, Ingalaterra, 1892 - Cambridge, Ingalaterra, 1975) ingeles fisikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Joseph John Thomson fisikariaren semea zen. Aberdeengo Unibertsitatean, Izadiaren Filosofia irakatsi zuen 1922an.
Elektroi-izpiak aztertu zituen, eta ikusi zuen beirazko gai batetik igarotzean barreiatu egiten zirela. 1930 inguruan, neutroia eta fusio nuklearra aztertu zituen. 1937an, Fisikako Nobel saria eman zioten elektroien difrakzio-ahalmena frogatu zuelako.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.