Andre Geim
Wikipedia(e)tik
Igel bizi bat lebitazio magnetiko egoeran. Esperimentu honegatik Nimegako Unibertsitateko Andrey Gueimek eta Bristolgo Unibertsitateko Sir Michael Berryk fisikako Ig Nobel Saria irabazi zuten 2000n.
Andre Konstantinobitx Geim (errusieraz Андрей Константинович Гейм, 1958ko urriak 1)) fisikari herbeheretar bat da, Errusiako Volgako alemaniar jatorrikoa. Grafenoaren gainean eginiko bere lanagatik da ezaguna, baita geko zintaren garapenagatik eta lebitazio diamagnetikoaren demostrazioengatik. 2010eko urriak 5ean Fisikako Nobel Saria jaso zuen Konstantin Novosiolovekin batera. Aurretik, 2000n Ig Nobel Sari bat irabazi zuen igel bat imanen bidez lebitarazteagatik. Hala, Nobel Sari bat eta Ig Nobel Sari bat irabazi zuen lehen pertsona bihurtu zen.
| Aurrekoa Charles Kuen Kao, Willard Boyle eta George Elwood Smith |
Fisikako Nobel Saria Konstantin Novosiolovekin batera 2010 |
Ondorengoa ' |