Otto Stern

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Otto Sternen erretratua

Otto Stern alemaniar fisikaria (Sorau, 1888 - Berkeley, California, 1969). Frankfurten, Rostocken, Hanburgon eta Pittsburgen (Estatu Batuetan) izan zen irakasle. 1915 urtean irrada molekularren metodoa hobetu zuen, eta 1921ean atomoen tasun magnetikoak aurkitu zituen. W. Geerlachekin batera oinarrizko momentu magnetikoa neurtu zuen (Bohren magnetoia). 1932an, gasen teoria zinetikorako oinarrizkoa den gas-molekulen lastertasunaren neurketa zehatza egin zuen, eta 1933an, protoiaren momentu magnetikoa aurkitu zuen. 1943 urtean, Fisikako Nobel Saria jaso zuen.

Erreferentziak [aldatu]