Sheldon Lee Glashow
Estatubatuar fisikaria (New York, 1958). Harvardeko Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, eta unibertsitate hartako irakaslea izan da, besteak beste, 1966az gero. Glashowren lan nagusiek helburu hau izan dute: oinarrizko partikulen arteko elkarrekiko eragin desberdinak bilduko zituen teoria bateratzaile bat osatzea. Laugarren motako quarken existentzia ere iragarri zuen Glashowk. 1970ean osatu zuen bere teoria bateratzailea. Izadiko lau osagai oinarrizkoetako biren arteko elkarrekiko eraginak aztertu zituen, indar elektromagnetikoaren eta indar ahulen artekoak, hain zuzen ere. Glashowren teoriaren arabera, indar elektromagnetikoak elkarri atxikitzen dizkio molekulak, eta elektroian atomoaren nukleoaren inguruko orbitetan iraunarazten ditu; indar ahulak, aldiz, desintegrazio erradioaktiboa eragiten du nukleoan. 1979an, Fisikako Nobel saria lortu zuen, Steven Weingerg eta Abdus Salam zientzialariekin batera.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
