Owen Willans Richardson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Owen Williams Richardson, eserita

Britainiar fisikaria (Dewsbury, Yorkshire 1879 - Alton, Hamspire, 1959). 1906an Princetongo Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta 1914an Londresko King´s Collegeko zuzendari. 1901ean metal goriek jaurtitzen dituzten elektroiei buruzko lege kuantitatiboak formulatu zituen; hortik eratorria da metalen teoria elektronikoa. 1911 bere izeneko ekuazioa eman zuen argitara, "Richardsonen ekuazioa", emisore termoioniko baten korronte dentsitatearen eta gainalde metaliko igorlearen tenperatura absolutuaren arteko erlazioa adierazten duena. Fisika Nobel saria eman zioten 1928an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Owen Willans Richardson Aldatu lotura Wikidatan