Daniel Tsui

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Daniel Tsui estatubatuar fisikaria da (Henan, Txina, 1939). Fisikako Nobel Saria (1998), Hall efektu kuantiko zatikizkoaren aurkikuntzagatik. Chicagoko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Ikasketak amaituta (1967), ikertzaile-laguntzaile gisa hasi zen lanean. Urtebete geroago, Bell laborategietako talde teknikoan sartu zen, eta tresna mikroskopikoen portaera elektrikoa aztertu zuen. 1982an, H. L. Störmerrekin batera, garrantzi handiko aurkikuntza egin zuen: bi dimentsioko zenbait sistema erdieroaleek elektroiak plano batean bilduta izan, eta indar handiko eremu magnetikoen eta Kelvin eskalako zero graduko tenperaturen mendean daudenek agertzen duten Hall efektu kuantikoa elektroiaren karga elektrikoaren zati baten adinakoa dela. Portaera berezi hori urtebete geroago azaldu zuen R. B. Laughlinek, modu teorikoan, supereroankortasun eta superjariakortasun efektuenaren antzeko kondentsazio kuantikoko gertaera batean oinarrituz. Urte horretan bertan Princetoneko Unibertsitatera deitu zuten, ingeniaritza elektrikoko sailean lan egitera. Jaso dituen sari eta aipamenen artean, aipagarriak dira, besteak beste, materia kondentsatuaren Fisikako Buckley domina (1984), Fisikako Benjamin Franklin domina (1988), eta 1988ko Fisikako Nobel Saria, Störmer eta Laughlinekin banatua.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]