William Daniel Phillips

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William D. Phillipsen erretratua

William Daniel Phillips (Wikes-Barre, Pennsylvania, AEB, 1948ko azaroaren 5a) estatubatuar fisikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Massachusettseko Teknologia Institutuan eskuratu zuen fisikako doktoregoa 1976. urtean. Doktoregoa eskuratu ondoren, 1978an National Bureau of Standards (gerora, National Institute of Standards and Technology-NIST) erakundean hasi zen lanean, eta neurketa elektriko zehaztasun handikoei buruzko lanak egin zituen. Baina libre gelditzen zitzaion denboran atomoen laser bidezko hozketa ikertu zuen, eta alor horretako lanek eman zioten, hain zuzen ere, ospe handiena.

Fisikako Nobel Saria eman zioten 1997an, Stephen Chu eta Claude Cohen-Tannoudji zientzialariekin batera, zeinek bere kasa laser izpiekin atomoak harrapatzeko eta hozteko metodoen bilakaeran egindako lanengatik. Hiru zientzialari horiek laser irradetan oinarriturik asmaturiko teknikan gas hotzen bidez sorturiko laser argi-izpiak erabiltzen dira; ordenarik gabeko nahastura solido batean zehar igaroarazten dira izpi horiek eta izpiak nahasturan zehar igaro ahala, ordu arte lastertasun handiz higitzen ziren atomoak mantsotu egiten dira, gelditzeraino ia, halako eran non atomoa mugitzen ari denean ezin egin daitezkeen zenbait ikerketa egiteko aukera ematen dion ikertzaileari; atomoen barne-egitura interpretatzerainoko zehaztasuna lor daiteke metodo horren bidez. Aurkikuntza eta ekarpen garrantzitsua izan zen oso, adibidez fisika kuantikoa ulertzeko, eta doitasun handiko neurketak egiteko tresnak eraikitzeko ere baliagarria izan da, besteak beste.

Marylandeko unibertsitateko irakaslea da, eta 2011. urtean, San Luis Potosíko Unibertsitate Autonomoak Honoris Causa doktore izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Daniel Phillips Aldatu lotura Wikidatan