Peter Dennis Mitchell
Wikipedia(e)tik
Peter Dennis Mitchell (Mitcham, Ingalaterra, 1920 - 1992) kimikaria izan zen. Teoria bat proposatu zuen zelula bizian energia nola garraiatzen eta metatzen den azaltzeko. 1978an Kimikako Nobel saria jaso zuen azterketa horiengatik. Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak; 1955ean Edinburgoko Unibertsitateko Biologia Kimikoko sailaren zuzendari izendatu zuten, baina osasun arazoak zirela-eta bertan behera utzi behar izan zuen. 1964-1986 bitartean Glynn Ikerketa Laborategiko zuzendari izan zen, Kornuallesen, eta mitokondriek energia nola metatzen duten aztertu zuen batez ere.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.