Paul Karrer
Wikipedia(e)tik
Paul Karrer suitzar kimikaria izan zen (Mosku, 1889 - Zurich, 1971). Europan egin zituen ikasketak eta Zurichen lortu zuen doktoretza. Karotenoideei eta A eta B bitaminei buruz egin zituen ikerketengatik da ezaguna. B2, A eta B bitaminen egitura eta sintesia aztertu zituen. 1937an Kimikako Nobel saria eman zioten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.