Ilya Prigogine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ilya Prigogine (errusieraz: Илья́ Рома́нович Приго́жин, Ilia Romanovitx Prigozhin) (Mosku, 1917ko urtarrilaren 25a - Brusela, 2003ko maiatzaren 28a) Errusiar jatorriko belgikar kimikaria izan zen. 1947. urtean Bruselako Unibertsitate Libreko katedra eskuratu zuen. 1967. urtean Texasko Unibertsitateko Mekanika Estatistikako eta Termodinamikako Saileko zuzendari izendatu zuten. Oreka termodinamikotik pixkana aldentzen diren sistema materialen azterketa egin ondoren, gai biziduna antolatzen den egituren agerpenari buruzko azalpen fisikoak eman zituen, eta egitura hauei disipatibo izena eman zien. Azterketa horiei esker, 1977. urteko Kimikako Nobel Saria eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]