Manfred Eigen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manfred Eigen, Göttingen 1996

Manfred Eigen (Bochum, Alemania, 1927) 1967an Kimikako Nobel Saria jaso zuen fisikari eta kimikari alemaniar bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1927ko maiatzak 9an jaio zen Bochum hirian, Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federatuan dagoen hiri bat. 1945ean fisika eta kimikako bere ikasketak hasi zituen Göttingengo Unibertsitatean, non 1951n doktoretza lortu zuen. Gaur egun Frantziako Zientzien Akademiaren kide da.

Ikerketa zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953an Max Planck Institutuan sartu zen, eta zinetika kimikoko bere lanak hasi zituen tenperatura jauziaren bere metodoa garatuz oreka kimikoak aldatzeko, eta kondentsadore baten deskargaren bidez laginaren berotze azkar batean datzana.

1967an, Ronald Wreyford Norrish eta George Porterrekin batera Kimikako Nobel Saria jaso zuen erreakzio kimiko azkarrei buruzko bere ikerketengatik, energia bulkada azkar batek eragindako oreka kimikoaren hausteak eraginak.


Aurrekoa
Robert Sanderson Mulliken
Kimikako Nobel Sariduna Ronald Wreyford Norrish eta George Porterrekin batera
1967
Ondorengoa
Lars Onsager
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manfred Eigen Aldatu lotura Wikidatan