Elias James Corey
Wikipedia(e)tik
E. J. Corey Harvarden
Elias James Corey (Metheun, 1928ko uztailaren 12a-) kimikari estatubatuarra da, sintesi organikoaren maisurik handienetariko bat. Nobel Saria irabazi zuen 1990.an "sintesi-metodologian eta sintesi erretrorganikoan egindako ekarpenengatik".
Harvardeko Unibertsitatean irakasle izan zen. Sintesi erretrosintetikoaren bidez erreuma, artritisa eta bihotzeko gaitzak sendatzeko erabiltzen diren gai organikoak aurkitu zituen; baita sintesi erreakzioak azkartzen dituzten eta entzima biologikoen antzera jokatzen duten beste gai kimiko batzuk ere. Lan horiek zirela eta, 1990ko Kimikako Nobel saria eman zioten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |