Jacobus Henricus van 't Hoff
Wikipedia(e)tik
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Kimika | |
| Jaio | 1852ko Abuztuaren 30an | |
| Rotterdam (Herbehereak) | ||
| Hil | 1911ko Martxoaren 1an | |
| Berlin (Alemania) | ||
| Lan-erakundeak | Berlingo unibertsitatea | |
| Amsterdamgo unibertsitatea
Utrechteko Albaitaritza eskola |
||
| Lanak | Zinetika kimikoaren legeak | |
| Estereokimika. Karbono tetraedrikoa
Presio osmotikoaren legeak |
||
Jacobus Henricus van 't Hoff (Rotterdam, Herbehereak, 1852 - Berlin, 1911) kimikaria izan zen. Nobel Saria irabazi zuen 1901ean, «dinamika kimikoaren eta presio osmotikoaren legeak aurkitzeagatik».
[aldatu] Bizitza
1874an Le Bel-ekin batera, baina bere kabuz, gai organikoen estereokimikaren oinarria eman zuen legea azaldu zuen: karbonoak eratu ditzakeen lau loturak tetraedro baten ertzetarantz daude zuzenduak. Presio osmotikoaz egin zituen behaketetan oinarriturik disoluzioen teoria proposatu zuen, termodinamikaren hastapenak kimikan erabili zituen, eta gai hartzigarrien jarduera aztertu zuen.
1884an Études de Dymanique chimique obra argitaratu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
| Artikulu hau Herbehereetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |