Alfred Werner
| Zientzialaria | ||
|---|---|---|
| Arloa | Kimika ez-organikoa | |
| Jaio | 1866ko abenduaren 12a | |
| Mulhouse, Alsazia (Frantzia) | ||
| Hil | 1919ko azaroaren 15a | |
| Zurich (Suitza) | ||
| Lan-erakundeak | Zuricheko Unibertsitatea | |
Alfred Werner (Mulhouse, Alsazia, gaur egun Frantzia, 1866ko abenduaren 12a - Zurich, Suitza, 1919ko azaroaren 15a) suitzar kimikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Kimika ikasketak Zurichen egin zituen. Bertan Hantzschen ikasle eta lankidea izan zen. 1890 eta 1891 artean, Parisko Collège de Francen Marcelin Berthelotekin lan egin zuen. Suitzara itzuli eta Zuricheko Unibertsitatean kimika irakasle izan zen. 1895ean Suitzako hiritartasuna lortu zuen[1].
Nitrogenozko konposatuen estereokimika ikertu, eta balentzien koordinazioaren teoria azaldu zuen. Hari esker, konposatu konplexuen sorreraren azalpena eman ahal izan zuen. Konposatu ez-organikoen egiturari dagokionez, berrikuntza handiak egin zituen, eta haren lanen ondorioak kimikaren alor guztietara zabaldu dira azken urteotan. 1913an, Kimikako Nobel saria eman zioten kimika ez-organikoaren arloan egindako lanengatik.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ Alfred Werner Nobelprize.org
[aldatu] Kanpo loturak
- (Ingelesez) Biografia Nobel Sarien webgunean