John Howard Northrop
Wikipedia(e)tik
John Howard Northrop (Yonkers, New York, AEB, 1891ko uztailaren 5a - Wickenburg, Arizona, AEB, 1987ko maiatzaren 27a) Estatu Batuetako biokimikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Kaliforniako unibertsitateko irakaslea. Biologia kimikoan espezializatu zen, eta proteina birikoak, diastasak, bakteriofagoak eta, batez ere, entzimak ikertu zituen. 1946an Kimikako Nobel saria eskuratu zuen, James Batcheller Sumner eta Wendell Meredith Stanleyrekin batera.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.