Sidney Altman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sidney Altman (Montréal, Québec, 1939ko maiatzaren 7a) kanadar kimikaria da. Kimikako Nobel saria jaso zuen 1989an Thomas Cechekin batera.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altmanek XX. mendearen hasierako dogma zientifiko bat hankaz gora bota zuten aurkikuntza egin zuten: jarduera entzimatikoa ez dagokie soilik proteinei, informazio genetikoaren eramaile pasibotzat jotzen zen RNAk ere entzima gisa funtziona baitezake. Aurkikuntza horrek eremu berriak zabaldu zizkion ikerketari, eta zelularen funtzionamenduaren eta bizitzaren hasieraren inguruko teoria zaharrak berrikusi beharra ekarri zuen.

1978an, Altmanek eta bere taldekoek osagai proteiko batez eta RNAz osaturiko P. erribonukleasa bakterianoari RNA kenduz gero bere gaitasun katalitikoa galtzen zuela aurkitu zuten, eta 1983an, berriz, baldintza jakin batzuetan RNA, bera bakarrik, funtzio katalitikoa betetzeko gai zela. Harrezkero, erreakzio katalitiko garrantzitsuetan parte hartzen duten RNAren 100 molekula inguru aurkitu dituzte zientzialariek, eta erribozima izena eman zaie. Erribozimak aurkitu zirenetik hau argitu nahi da: molekula horiek izan ote ziren lur gainean bizitza ahalbidetu zutenak, informazio genetikoa gordetzeaz gainera erreakzio kimikoak eragiten baitituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sidney Altman Aldatu lotura Wikidatan